Zehaztapena

Egun hauetan artegatasunez irakurri eta entzun dut Espainiako zenbait hedabidetan “La terrorista Inés del Río sale de prisión…”. Lerroburuok okerrak iruditu zaizkit, baina ez dut asmatu nire buruan zergatia ganoraz formulatzen.

Gaur, berriz, Berria egunkariaren 15. orrialdean aurkitu dut zergatia ezin hobeto esanda, Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiaren ahotan:

“Ines del Rio dagoeneko ez da terrorista, 26 urteko kondena bete eta gizartearekin kunplitu duelako”.

Esaldi hori berdin aplika dakieke Parot doktrina bidegabe ezarri zitzaielako egun hauetan Espainiako espetxeetatik irtengo diren preso komunei ere. Dagoeneko ez dira bortxatzaileak edo hiltzaileak, behin kondena beteta, gizartearekin kunplitu dutelako.

Kategoria: Hedabideak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Zehaztapena-ri

  1. egilea: Aitor

    Kaixo Joxe: Zure blog honen jarraitzailea naiz. Eskerrik asko zure gogoeta zuzen eta argiengatik. Gaurkoan lantzen duzun gai honen inguruan, os interesgarriak iruditu zitzaizkidan atzorko BERRIAn, iganderoko zutabean, Imano Muruak ETB-1eko “Airean” programatik erreskatatu” zituen, ETAk osaba hil zion Oier Araolazaren hitzak:
    «Nik oso garbi daukat, gure osabaren hiltzailea Parot doktrinaren ondorioz egon baldin bada behar baino gehiago kartzelan, hori erabat injustua izan dela. Oso garbi daukat baita ere bera eta bera moduan beste inor hiltzeagatik zigortuta daudenak ez direla ez heroiak, ez txalotzeko gudariak; gaizkileak dira, hiltzaileak. Oso ongi ulertzen dut luzaroan besarkatu ezin izan duten senide eta lagunek ongi hartzea. Baina hortik aurrera, luzaroan orain arte egin diren bezala, omenaldi publiko eta ongietorri zabalak antolatzea, uste dut giza eskubideen aurkako izugarrizko ankerkeria dela». Izebari buruz galdetu dio Jaime Otamendi kazetariak, alargunari buruz. Isilik egin ditu segundu batzuk, eta gero: «Pentsatzen dut senide gehienentzat mingarria dela zure senidea hil zuen pertsona kalean ikustea, baina horrek ez du zerikusirik justiziarekin».

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Aitor. Niri oso hitz zuhurrak eta zentzuz beteak iruditzen zaizkit, eta horrela jakinarazi nion Oierri ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude