Iaz bezala, atzo ere Bilbon izan ginen, Aste Nagusian. Hasteko, Barik txartela probatu genuen Bilbobus autobusean, txartel batekin sei lagunen bidaia ordainduta. Arazorik ez. Behin Bilbon, San Mames berriaren lanak ikusi genituen. Eta handik, oinez, ibaiadarrera abiatu eta Areatzaraino joan ginen, bazterrak ikusten eta pasiera gozatzen.
Txosnen gunera iritsita, astiro egin genuen aurrera, hara eta hona begira, jai-giroak liluratuta. Zenbat Gara elkartearen txosnara iritsi arte, Mikel Irizarrek hantxe zeukan-eta hitzordua. Bertan ainguratu ginen, gustura lagun artean. Hantxe ziren Iban Arantzabal (baita Mireia eta Lili polita ere) eta Jabi Zabala, besteak beste. Afaldu ere, bertan, Zenbat gara elkarteak gonbidatuta, Fermin Etxegoien eta konpainiak lagunduta. Mahaitik altxatu beharrik ez su festa primeran ikusteko. Gauerdian jarri ginen etxera bidean, autobusez.
Pingback: Superheroiak ALGARAn | Algara Konpartsa