Bide ertzeko gizontxoa

Orain lan berri baten nabil, Aretxabaletan, eta egunero kotxean joan behar izaten dot. Autopistako lanak egitten dabizen parian, justo Fagor Arrasaten alturan, gizontxo bat egoten da bere erropa “fosforito”ekin, bixera bat buruan, eta Stop-Aurrera disko bat eskuan dakola. Seguruenez handik pasaitten dan jentiak ikusi dau noiz edo noiz.

Kotxe danairi keinu berdina egitten xau, diskua jaso ta jeitsi, polikixago joateko. Zenbatek egitten xaue kasu? Oso gutxik, nik bean parian pasaitterazkuan pedaletik hankia jasoten dot, baina egixa esan oso jente gutxi doia joan biharreko abiaduran. Gizontxo honek esaten dozku, polikixago joateko, lanian dabilela jentia, gainera lanerako berdin da ze giro dauen, eguzkixa, eurixa, hotza,… gizontxua hor egongo da, beti be guri polikixago joateko esaten.

Beste aldian dauzen langiliak behintzat taldian dauz, bata bestiakin barriketa egitteko aukeria eukiko daue, gura badaue, baina gizontxo honek zeinekin egingo dau berba? Laneko jardunaldi osua bakar bakarrik egoten da ta. Bere distrakziño bakarra pasaitten dian kotxiak ikustea izango da, beretako pentsauko dau zelako kasu gutxi egitten xauen jentiak, hamaiketakuan ordua heltzerakuan, bere lagunekin elkartuko da? Edo orduan be bere diskuakin gora ta behera jarraittuko dau kotxiak polikixago joateko eskaketan?

Ez dot uste gizontxo honek hau irakurriko dauenik, nik behintzat ez xat euskaldun itxuraik hartzen ta, baina berantzako doia. Ta bere moduan bide bazterretan trafikua zainketan egoten diran beste langile danantzako.

Bidegorriaren aldeko Bizikleta Martxa

Atzo, Txirrinka elkartiak deittuta, ehun pertsonatik gora elkartu giñan Oñatiko plazan, bakoitza bere bizikletarekin. Helburua Arrasatetik joan etorrixa egittia zan, bidegorri bat eskaketako. Eguraldixak asko lagundu eban halako jentetzia pilaketako, tartian ume asko euran gurasueikin batera. Bizikletak globoekin apainduta abiatu ginan Arrasate aldera.

Bidian poliki-poliki, batez ere umiengatik, kotxean zoiazen batzuk haserretuko zian, baina protesta ekitaldi bat ere bazan atzokua, jentia konturaketako zeozen biharrian gauzela bailaran, ta batez ere Oñatin.

Lehenagoko trenbidia izandakuan ez zan lan askorik egin biharko, baina beste zatixak egitteko desberdina da, ez dau azpiegiturarik azpixan ta. Espero dot egunen batian Oñatitik Arrasatera edo Bergarara edo Zubillaga bertara bizikletan joateko aukeria edukiko dogula kotxiak zainketan egon barik, orduan oinezkuakin konpondu biharko gara. Bixentzako lekua baldin badago bidegorrian, erraz errespetatu leike, baina lekua estua baldin bada, bizikletentzako azeratik joatea bezala izango litzake, Aretxabaletako bidegorrixan zati batzuetan mouan.

Herri Eguna

Atzo izan zen Herri Eguna, nire ustetan, eta beste jente askok berdin esango dau, Oñatiko jaixetako egunik polittena. Bixarko errosaixo bixamona eguna be ez da txarra, baina atzokua, berezixa da oñatiarrontzako.

Goizean goiz hasten da girua, baserriko produktuen erakusketia, ganaua, artisauak, talogiliak, sagardaua,… Urtero jente pila bat lanian, herrittarrak ta gerturatukuak pozik geraketiarren. Uste dot batzuk ez diala lan honekin konturaketan, ta danan atzian dauen jentiari eskerrak emun bihar xau.

Txaranga elektroniko bat ibili zan kalia animaitten, The Txortimes, Oñati tabernan jarritta eutsenak zur eta lur geratu ziala uste dot, hainbeste gazte jente, ta ez hain gaztiak, txarangiakin dantzan ikusteakuan, gabian be jarraittu ebein, ta Tapia eta Leturia taldia hasi zanian akabo zan txarangia, ta hasi zan trikitixa txoznatan. Nik ez dakit trikitixa dantza itten, baina han ibili giñan taldekuan argipenak jarraittuta dantzan, txoznagunia lepo, ta ixa iñor ez euen geldi, seinale ona dala esango neike, jentia gustora euela.

Gaur berriz Kilometroak Bergaran, atzo Oñatin parranda luzia egindakuak agertuko al dira aldameneko herriko jaira?? Ikusi ein biharko da.

Oñatiko Jaixak badatozela…

Egubaikotzean hasiko dira aurtengo San Migel jaixak, honeikin batera tabernetan edarixen preziuek gorak egingo dabe, bizitzan biharrezkuak diran beste gauza askoren antzera, garagardua, kalimotxua ta halakuak oso biharrezkuak ez dira, baina jaixetako osagai garrantzitsu bat izaten dira, gustatu edo ez.

Orain ez naiz hasiko larregi edaten dala esaten, edo tabernek diru asko irabazten daueila edo halakuakin. Gaur, plazan jarri dabein tablauaz gura dot idaztea, udaletxe aurrian jarri ordez, parrokixako sarrerian aldera jarri dabe, lehengo barkilerua egon zaneko leku inguruan. Ez dakit hau hemen jarri daueinak, edo hemen jartea erabaki dauen jentiak, ikusi dauen tablauan aurrian, bost metroko distantziara, plazako argi poste zoragarrixa dauela. Hor egongo diran ekitaldi danetan, postia egongo da aurrian, hori ezin da hortik kendu, ez edozein modutan behintzat, eta seguru bat baino gehixauri traba eingo xauela.

Hori bai, alde on bat be ikusten xat tablauan leku barrixari, herri egunian lasaixau ibiliko gaiela sagardaua edaten, leku gehitxuaukin behintzat!

Ertaroko Azoka

Gasteizen ertaroko azoka ospatzen da asteburu honetan, aurretik tankera bereko beste azoka batzuetan egona naiz, baina Gasteizen lehen aldiz.

Azoka guztietan bezala, saltzaileak ertaroko erropekin, artisautzarekin zerikusia duten postu ugari, eta halakoetan normalak izaten diren beste ekintza batzuk aurkitu daitezke bertan. Niretzat kuriosoena, Foruen enparantzan jokatu den ertaroko  torneoa izan da. Plazako behekaldea hareaz beteta, zaldunak beraien morroi eta zaldiekin, eta erregearen ordezkaria plazan. Ordu bateko ikuskizunean, garai hartako borrokak nolakoak ziren ikusi ahal izan dugu, halaber zaldi gaineko abilezia probak. Giro polita sortu dute, zaldun bakoitzak publikoaren zati bat eduki du alde, eta besteengatik txistuak jaso dituzte. Momentu batez, Gasteizeko foruen plazak mende batzuk egin ditu atzerunzka, desberdintasuna gaur hil direnak ez direla benetan hil.

Atzeko Kale

Asteburu honetan Atzeko kaleko jaixak ospatu dira Oñatin, urtero izaten dira Arantzazuko ama birjinaren egunaren bueltan. Nik ez dut larregiko parrandarik bota aurten, baina esan didatenez jente gutxi ibili da. Antza danez beheko tabernak, betiko poteo gunekoak, itxi artean jenteak ez du goruntz egiten, egia esan auzo guztietan gertatzen da berdina jaiak ospatzen dituztenean. Uste dut aprobetxatu egin beharko genukela auzo-jaiek ematen diguten alternatiba, eta betikotik zerbait aldendu.

Askotan ez da baloratzen auzoetako jai batzordeek egin behar izaten duten lana, eta guk nola eskertzen diegu? Azkenengo orduan tabernak itxi dituztenean bertara joanaz?

Gaineratu behar dut, atzo gustura egon ginela mariatxiak ikusten atzeko kalean, zozketa egin zuten amaieran, beti bezala ez zuen nire zenbakiak irten, hurrengo baten izan beharko da…

Oporrak akabo dira

Banaka batzuk oporretan egongo diran arren, gehienontzat akabo dira oporrak, neriak orain dala 3 aste, besteren batzunak aste honetan.

Lagun batek esaten zuen, ez zitzaizkiola abuztuko azken eta iraileko lehen asteburuak batere gustatzen, denak irtetzen ei dute kalera zer egin, nora joan, zer bisitatu duten esateko gogoarekin. Egia esan, oporretan zerbait arraroa egin baduzu, eta inork ez badaki, zer egin? Neri ez dit larregi axola, hori bai, neurrian.

Bestalde, badago jentea, urrun ez badira joan oporretan, ezer ez dutela egin sinisten dutenak, baina oporrak etxean ere goza daitezke, norberaren gauzak egiteko ez bada ere.

Orain hasiko zaizkigu medioak opor osteko depresioei buruz hitzegiten, goiena.net bertan ere zerbait irakurri dut, gehienetan norbera dela depresioaren sortzailea, lasai hartu behar dira horrelako gauzak, nik ez dut halakorik inoiz eduki, eta ez naiz lanerako bizi denetako bat, baina nire izakera lasaik edukiko du hortan zeresana. Ez gaitezen aztoratu, eta poliki-poliki dena normaltasunera etorriko zaigu!

Aurpegi berria

Blogari itxura berria eman diot oraingoan. Hasiera batean Ruta de la Plata zen gai nagusia, baina beste gai batzuk sartzerakoan izenak zerbait mugatzen zidanez, aldatzea pentsatu dut. Oporren bueltan gauza asko aldatzen ditugu, kirola egiten, hizkuntzaren bat ikasten eta horrelakoak egiten hasteko joera izaten dugu. Eguneroko kontuez hitzegiteko lekutzat hartzen dut oraingoan bloga, eta lehen baino sarriago idazteko konpromezua hartzen dut, hara nire opor osteko proposamena.

KOTXEAREN ERABILERA

Badira hilabete batzuk Oñatiko udalak, bertako lantoki garrantzitsuenekin batera eta LKSren bitartez, inkesta bat egin zuela. Inkesta honen funtsa lantokira joateko jentearen ohiturak jakitea zen, gero hauek ikusita hobetzeko plan batzuk egiteko.

Inkesta hauen emaitzak aurreko baten eman zituzten, eta itxaropentsuak izan daitezke, jentea gertu legoke kotxea partekatzeko, autobusa erabiltzeko (ordutegi egokia izanez gero), bizikletan joateko (segurtasun gehiago edukita),…. Baina nire ustetan gauzak asko aldatu behar dira, udalak hobekuntza batzuk egingo dituela dirudi, LANBUS, bidegorria,…. baina lantokietara norbere kotxean beste inor gabe joaten den jente guztia? Norbaitek esateko zain al daude kotxea partekatzen hasteko? Non dago borondate hori? Ia kotxe guztietan gidaria bakarrik joaten da lanerako orduetan.

Nik nahiko zorte daukat, bizikletan joateko aukera, bestela enpresako autobusean, edo oinez ordu laurden exkaxean, ahal den heinean ez dut kotxea hartzen lantokira joateko. Eta ez dut esango kotxea komeni dena baino gutxiago eta hobeto erabiltzen dudanik, ez baita horrela, baina astean zehar behintzat bake apur bat ematen diot kutsadura sortzeari.

Gero betikoak, ez dago kotxea aparkatzeko lekurik, gasolina garesti dago, …. eta gure Amalurra? oroitzen al gara inoiz? 

ASTE SANTUA

Aste Santuaren hasieran gaude, eliza katolikoaren jai bat da egia esan, nahiz eta jente gero eta gutxiago joaten den mezetara, denak desiratzen egoten gara noiz iritsiko, egun batzuk lasai hartzeko. Baten batzuek aurreko ostiraletik jai edukiko dute, beste batzuek bihartik asteartera, eta  datorren aste osoa jai dutenak ere egongo dira gure tartean.

Ni bigarren multzoan sartzen naiz, gaur azkenengo laneguna izango da, eta asteartean itzuli beharko dugu. Aurreko urteetan ez naiz etxean geratu, iaz esaterako Londonen izan ginen, baina aurten hemendik ibiliko gara, Euskal Herriko txoko ezkutuak ezagutzeko asmoarekin. Hainbat toki dugu gurean ez ditugunak ezagutzen eta munduko leku desberdinetara jotzen dugu askok bidaietan.

Nire adibidea jarriko dizuet, egona naiz Berlinen, Amsterdamen, Parisen, Bruselan, Londonen, Dublinen, … baina ez ditut ezagutzen Karrantza, Valderejo, Asteasu, Maule, Eunate eta hainbat eta hainbat leku eta txoko berezi. Bihar adibidez Iparraldera joateko asmoa dugu, ea eguraldiak laguntzen digun. Datozen egunetarako ez dakit, baina astelehenean Gorlara joatea nahiko nuke, handik pasatzen bait da Euskal Herriko Txirrindularitza itzuliko lehenengo etapa.

Ongi dago mundua ezagutzea, baina har ditzagun egun batzuk gertukoena ezagutzeko.