Bide ertzeko gizontxoa

Orain lan berri baten nabil, Aretxabaletan, eta egunero kotxean joan behar izaten dot. Autopistako lanak egitten dabizen parian, justo Fagor Arrasaten alturan, gizontxo bat egoten da bere erropa “fosforito”ekin, bixera bat buruan, eta Stop-Aurrera disko bat eskuan dakola. Seguruenez handik pasaitten dan jentiak ikusi dau noiz edo noiz.

Kotxe danairi keinu berdina egitten xau, diskua jaso ta jeitsi, polikixago joateko. Zenbatek egitten xaue kasu? Oso gutxik, nik bean parian pasaitterazkuan pedaletik hankia jasoten dot, baina egixa esan oso jente gutxi doia joan biharreko abiaduran. Gizontxo honek esaten dozku, polikixago joateko, lanian dabilela jentia, gainera lanerako berdin da ze giro dauen, eguzkixa, eurixa, hotza,… gizontxua hor egongo da, beti be guri polikixago joateko esaten.

Beste aldian dauzen langiliak behintzat taldian dauz, bata bestiakin barriketa egitteko aukeria eukiko daue, gura badaue, baina gizontxo honek zeinekin egingo dau berba? Laneko jardunaldi osua bakar bakarrik egoten da ta. Bere distrakziƱo bakarra pasaitten dian kotxiak ikustea izango da, beretako pentsauko dau zelako kasu gutxi egitten xauen jentiak, hamaiketakuan ordua heltzerakuan, bere lagunekin elkartuko da? Edo orduan be bere diskuakin gora ta behera jarraittuko dau kotxiak polikixago joateko eskaketan?

Ez dot uste gizontxo honek hau irakurriko dauenik, nik behintzat ez xat euskaldun itxuraik hartzen ta, baina berantzako doia. Ta bere moduan bide bazterretan trafikua zainketan egoten diran beste langile danantzako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude