Hileko artxiboak: maiatza 2006

DOPINGA DELA ETA EZ DELA

Txirrindularitzaren munduak, ostiko bat bestearen atzetik jasotzen du dopingaren kontuarekin, bateko EPO, besteko hematokritoak edo odol transfusioak…

Txirrinduzale naizen aldetik, txirrindulariak mendian gora ikustea atsegin dut, gero eta malda handiago eta bide exkaxagoa izan, espektakulu handiagoa, 200 kilometro pasako etapak, mendi bat bestearen atzetik, errepidea ikurrinez josita, hori dena atsegin dut, eta nire antzera beste jente askok, baina pertsona baten gorputzarentzako ez da batere sanoa. Ez dut honekin dopinga justifikatzerik nahi, zeren esaten den bezala makarroi batzuk bakarrik janda ez dago halakorik egiterik.

Kontua da diru asko dagoela jokoan, baina agian beste kirol batzuetan diru gehiago dago jokoan, eta horregatik ez da entzuten hainbeste dopingari buruz, futbolean, saskibaloian,… Norbaitek komentatu zidan NBAko jokalariek, olinpiadetan jokatzen dutenean, kontratuz kontrolak pasaraztetik libre daudela, nola daiteke hori?

Eta aste honetan Euskal Herria zeharkatzen duen bigarren itzuli garrantzitsuena dugu, Euskal Bizikleta, noski mutilen kasuan, Bizkaiko Emakumeen Birarekin ahaztu gabe. Proba honetan txirrindularitzaz hitzegingo da bakarrik? Nik ez dakit zer gertatuko den, ostiralean Gatzagara hurbilduko naiz bizikletan, etapa amaiera ikusteko eta ahal bada gozatzera.