KOTXEAREN ERABILERA

Badira hilabete batzuk Oñatiko udalak, bertako lantoki garrantzitsuenekin batera eta LKSren bitartez, inkesta bat egin zuela. Inkesta honen funtsa lantokira joateko jentearen ohiturak jakitea zen, gero hauek ikusita hobetzeko plan batzuk egiteko.

Inkesta hauen emaitzak aurreko baten eman zituzten, eta itxaropentsuak izan daitezke, jentea gertu legoke kotxea partekatzeko, autobusa erabiltzeko (ordutegi egokia izanez gero), bizikletan joateko (segurtasun gehiago edukita),…. Baina nire ustetan gauzak asko aldatu behar dira, udalak hobekuntza batzuk egingo dituela dirudi, LANBUS, bidegorria,…. baina lantokietara norbere kotxean beste inor gabe joaten den jente guztia? Norbaitek esateko zain al daude kotxea partekatzen hasteko? Non dago borondate hori? Ia kotxe guztietan gidaria bakarrik joaten da lanerako orduetan.

Nik nahiko zorte daukat, bizikletan joateko aukera, bestela enpresako autobusean, edo oinez ordu laurden exkaxean, ahal den heinean ez dut kotxea hartzen lantokira joateko. Eta ez dut esango kotxea komeni dena baino gutxiago eta hobeto erabiltzen dudanik, ez baita horrela, baina astean zehar behintzat bake apur bat ematen diot kutsadura sortzeari.

Gero betikoak, ez dago kotxea aparkatzeko lekurik, gasolina garesti dago, …. eta gure Amalurra? oroitzen al gara inoiz? 

Iruzkin bat “KOTXEAREN ERABILERA” bidalketan

  1. piban

    Aupa!

    Orain hauteskundetarako kanpainan bete betean gaudela sartuta politikariek beraien ekitaldiak egiteko ze metodo erabiltzen duten leku batetik bestera desplazatzeko pentsatu beharko zuten.

    Denbora osoan kotxe propion eta ofizialetan, hau da garraio publikoa sustatu gabe eta gainera guztion dirutik ordainduta beraien bidaiak.

    Ea hau etorkizun batean aldatzen den eta hurrengo hauteskunde batzuetan politikariak (exenplua eman behar dutenak) garraio publikoa edo beste garraiobide batzuk gehiago erabiltzen hasten diren (entzunda daukat Ibarretxe oso txirrindulari zalea dela).

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude