Hileko artxiboak: abendua 2008

Loterixia dala ta ez dala

Zelako orijinala ezta, egun hontan loterixian gainian berba ittea. Oñatin lehenengo sarixan serie bat saldu daue, ez, neri etxat ezebe tokau, gainea tokau ezkeo be enintzan asko aberastuko, urrin dau nik gastau dotena batazbestekotatik, dezimorik bapez, danak lagunketarako ataraten dian partizipaziñuak.

Bazkalosteko teleberrixan hogei bat minutu egon dia loterixiatik berba itten, nun saldu dian lehenengo 5 sarixak, Oñatin saldu dala lehenenguan zati bat, Bilbon geratu dala diru gehixen, danak pozik eta kaba botilak zabalketan. Tokau etxakon jentian erantzuna be betikua, “behintzat osasuna geraketan xaku”.

Bittartian munduan ez da ezebe gertatu, ez dau gudarik, ez da iñobe gosiak hil, ez da egon genero indarkeriarik, ez dau ERErik, krisirik bez, a bueno, beste zeoze gertatu da, 2 museon gainian eztabaida bat legebiltzarrian, baina hor ia ez naiz sartzen.

Bueno, oñ interneten begiratu bihar dot aber zerbaitt tokau xaten loterixan…

Zapatia burutik gertu

Gaur leku danetan entzuten da bolo-bolo Irakeko kazetari batek zela bota xauen lehenengo zapata bat ta gero bestia George W. Bushi, nahiko argi ibili da amerikanua, ta ez dau batek be jo.

Arabian kulturan, zapatak botatea oso irain haundixa ei da, hala entzun dot irratixan, gorputzan barreneko aldian dauzenez zapatak, honein helburua dian pertsonia oso baju jausten da.

Nik uste dot jente askon amorrua azalketan dauela keinu txiki horrekin, atxilotu iñ daue kazetari hau, baina Euskitzek esaten dauen mouan, “Bejondaiala!”, o hemendik esango zan mouan, “Hik dakok potruak hik!”

Afrikan, o lehenauko Yugoslavian, o Asian, Bushen mouko tiranon bat agerketan bada, normalian Hagako (La Haya) tribunalian akaboko dau, baina beste batzuk ezin dia ikutu itxuria, zela dauen mundua.

Gabonak badatoz

Beti esaten da urtetik urtera gero ta lehenau hasten diala gabonak. Telebistako iragarkixak diala batetik, denda haundixetako turroi, polboroi eta jostailu ilara luziak diala bestetik, eta herrixetako denden eskaparate, kale argi, eta plazako pinua bestetik.

Bai, Oñatin jarri daue pinua honezkeo, undiok etxaue argirik jarri, baina hor dau udaletxian aurrian, tente, bere ingurunetik kanpo, baila hori batzuk zainketan daue bere perimetrua, undiok biluzik dau pinua, baina argi desberdinekin jantzitta dauenian, baila horreik ez dot uste jentia bertara bonbilak harrapotea sartzea eragozten daueinik, barrenengo arramak moztu itten xaue, apur bat zailtxuaua jarteko.

Gainera aurten kale argittan aurreko urtietan baino bastante gutxiau gastauko ei dau udalak, espero hurringuan artian gutxiau izatea, ez dau zetan hainbeste argi jarri biharrik kalian jentia gabonak diala konturaketako.

Ta betikua, turroiakin ta halakuakin kontuz ibili biharko gara, bestela gerri inguru ta ipurdixek igarriko daue!