Etiketaren artxiboa: arrasate

Pepe Gotera eta Otilio

Nere belaunaldiko zeinek ez dau ezauketan txapuzero bikote hau? Tituluak hola jarten eben: “Pepe Gotera y Otilio, chapuzas a domicilio”, ta Ibañez komikigilian sorkuntza bat dia, Mortadelo eta Filemonekin batera agerketan zianak errebistatan.

Kontua da, komik bat izan arren, errealitatia erakusten dauela, zenbat jente txapuzero dauen hemendik, ai ene!! Ibañezek gaur egungo txapuzak ikusiko balittu, inspiraziño gehixau eukiko leike komikak eitteko.

Azkenaldixan Arrasatetik Aretxabaletara doian errepide nagusixa bastante apurtuta dau, eta zuluak ugari dauz, o eutzen esan biharko da, ze tapau iñttue, baina zulo honein gainetik bota dauein brea kapia oñ sahiestu ezin dan menditxo bihurtu dia, lehen behintzat zuluari ihes ittea posible zan, oñ berriz bete betian harrapoten dozu desnibel honeik.

Kotxiari erreuerak, amortiguadoriak, eta beste gauza batzuk apurketan xakoi, zeinek konponduko dau hori dana? Ba seguruenez guk, ta gañea gure poltsikotik!

Bidegorriaren aldeko Bizikleta Martxa

Atzo, Txirrinka elkartiak deittuta, ehun pertsonatik gora elkartu giñan Oñatiko plazan, bakoitza bere bizikletarekin. Helburua Arrasatetik joan etorrixa egittia zan, bidegorri bat eskaketako. Eguraldixak asko lagundu eban halako jentetzia pilaketako, tartian ume asko euran gurasueikin batera. Bizikletak globoekin apainduta abiatu ginan Arrasate aldera.

Bidian poliki-poliki, batez ere umiengatik, kotxean zoiazen batzuk haserretuko zian, baina protesta ekitaldi bat ere bazan atzokua, jentia konturaketako zeozen biharrian gauzela bailaran, ta batez ere Oñatin.

Lehenagoko trenbidia izandakuan ez zan lan askorik egin biharko, baina beste zatixak egitteko desberdina da, ez dau azpiegiturarik azpixan ta. Espero dot egunen batian Oñatitik Arrasatera edo Bergarara edo Zubillaga bertara bizikletan joateko aukeria edukiko dogula kotxiak zainketan egon barik, orduan oinezkuakin konpondu biharko gara. Bixentzako lekua baldin badago bidegorrian, erraz errespetatu leike, baina lekua estua baldin bada, bizikletentzako azeratik joatea bezala izango litzake, Aretxabaletako bidegorrixan zati batzuetan mouan.