Etiketaren artxiboa: martxa

AHTren Aurkako Mendi Martxa

Atzo Arrasateko Garagartza auzuan hasitta, mendi martxa bat egon zan, ez ginan jente larregi elkartu, beste arrazoi batzuengatik, baina hala ere eguraldi hotz baina onari esker, han bildutakuok martxi egittea erabaki geben.

Txilibri eta Hilario izan genittun gida lanak egitten, trena teorikoki pasatuko dan lekuak ikusi gittun, nun izango diran tunelak, zubixak nundik jarriko dittuen, ta apur bat danetik ikusi geben. Aipatu ebein zelako ezjakintasuna dauen gai honen inguruan, lurrak galdu bihar dauen jentia be kanpotik enterau ei da, informaziño zuzenik jaso barik Eusko Jaurlaritzan aldetik.

Proiektu honetarako izugarrizko diru kopuruak aurreikusten dira, ta halakotan normalian aurrekontukua baino gehixau gastaitten da. Biharrezkua da benetan abiadura haundiko trena? Ez zan egokixaua izango Euskal Herriko herri desberdinak alkarren artian hobeto komunikaittea? Osasunerako diru gehixau bideraketia? Gaztiak etxebizitza duina lortzeko laguntzak emutia?

Bakoitzak bere iritzixa eukiko dau gai honen inguruan, ta atzo entzundakotik, gauza bat geratu xat buruan, atzoarte ez nekixena. Halako lan handi bat eiñ daueiñ Andaluziako aran baten, lurpeko ur erreserba guztiak hondatu daueila, “El Valle de los Manantiales” dako izena, baina bere inguruko lur mortuaren itxura hartu dau antza, oasi bat zana desagertuz. Udalaitzen barruan be izugarrizko ur erreserbia ei dau, ze pasauko litzake hori hondatuz gero? Bailarako herrittan autobidian lanak diala ta hainbat iturburu sikatu dia, errekia erre ez danian eiñ. Kontu gehixaukin hartu bihar dia halako kontuak nere ustetan. Aurreko baten irakurri neben moduan, “lurra ez dogu gure arbasoengatik hartzen, gure ondorengoei mailegatzen diegu”.

Bidegorriaren aldeko Bizikleta Martxa

Atzo, Txirrinka elkartiak deittuta, ehun pertsonatik gora elkartu giñan Oñatiko plazan, bakoitza bere bizikletarekin. Helburua Arrasatetik joan etorrixa egittia zan, bidegorri bat eskaketako. Eguraldixak asko lagundu eban halako jentetzia pilaketako, tartian ume asko euran gurasueikin batera. Bizikletak globoekin apainduta abiatu ginan Arrasate aldera.

Bidian poliki-poliki, batez ere umiengatik, kotxean zoiazen batzuk haserretuko zian, baina protesta ekitaldi bat ere bazan atzokua, jentia konturaketako zeozen biharrian gauzela bailaran, ta batez ere Oñatin.

Lehenagoko trenbidia izandakuan ez zan lan askorik egin biharko, baina beste zatixak egitteko desberdina da, ez dau azpiegiturarik azpixan ta. Espero dot egunen batian Oñatitik Arrasatera edo Bergarara edo Zubillaga bertara bizikletan joateko aukeria edukiko dogula kotxiak zainketan egon barik, orduan oinezkuakin konpondu biharko gara. Bixentzako lekua baldin badago bidegorrian, erraz errespetatu leike, baina lekua estua baldin bada, bizikletentzako azeratik joatea bezala izango litzake, Aretxabaletako bidegorrixan zati batzuetan mouan.