Etiketaren artxiboa: gasteiz

Ertaroko Azoka

Gasteizen ertaroko azoka ospatzen da asteburu honetan, aurretik tankera bereko beste azoka batzuetan egona naiz, baina Gasteizen lehen aldiz.

Azoka guztietan bezala, saltzaileak ertaroko erropekin, artisautzarekin zerikusia duten postu ugari, eta halakoetan normalak izaten diren beste ekintza batzuk aurkitu daitezke bertan. Niretzat kuriosoena, Foruen enparantzan jokatu den ertaroko  torneoa izan da. Plazako behekaldea hareaz beteta, zaldunak beraien morroi eta zaldiekin, eta erregearen ordezkaria plazan. Ordu bateko ikuskizunean, garai hartako borrokak nolakoak ziren ikusi ahal izan dugu, halaber zaldi gaineko abilezia probak. Giro polita sortu dute, zaldun bakoitzak publikoaren zati bat eduki du alde, eta besteengatik txistuak jaso dituzte. Momentu batez, Gasteizeko foruen plazak mende batzuk egin ditu atzerunzka, desberdintasuna gaur hil direnak ez direla benetan hil.