Bergarako Ibargarai aparkalekua, diru erraza

Goizian Bergarara fatea egokittu xat, ta kotxia bertako Ibargarai lurrazpiko aparkalekuan itxitta urten dot aldameneko atetik. Kanpuan jarten dau lehenengo hiru orduak doan diala, baina ez dau jarten txartela hartu bihar danik, nik behintzat ez dot ikusi. Ta ni herri horretakua ez izanik, ez dakot zetan jakin biharrik txartela hartu bihar danik, nahiz eta ez dan ordainketan.

Bueltau naizenian sorpresia topau dot aurreko kristalian, papeletia, ordainketako azalpenekin, orduan bai esaten dotsue makinatik pasau biharra dakozula, bestela ezebe. Ni isuna ordainketan neuen bittartian, gizon batek urten dau, ha be kanpotarra, ta emakume batek akordau erain xau ordaindu in bihar dala.

Zenbat jendek ordaindu ete dau honezkeo 10€ko isuna? Auskalo, baina dirua samur batzeko modu bat dala esango neke. Ondo pentsaitten xat kotxe bakoitzari hiru orduko egonaldixa mugaketia, bestela jendiak kotxia mobiu be ez dau itten, baina karteltxo bat be jarri leike, bergararrak ez garienontzako batezbe, akordau eraitteko aparkalekua doan dala baina txartela jarri bihar dala.

3 iruzkin “Bergarako Ibargarai aparkalekua, diru erraza” bidalketan

  1. xabier

    egunon, ota zonan sartzen zarenean, kartelak daude ota zona dela. Beraz zure lana da ota zona horretako makinara juatea. Zeren ota dagoen inon ez du esaten ordaindu behar denik.

     

    aio

    Erantzun
  2. Itziar

    Behiñ baiño gehixautan aparkatu izandot parking hortan, baiña lehenengo notizia da tiketa hartu bihar dala.
    3 ordu baiño gutxiu eukitten bozu be tiketa hartu bihar da?
    Nik 3 ordu libre-ko parkin hontan uste neben, ba 3 ordu baiño gehixau ezin dozula eduki eta listo. 3 ordu pasa aurretik, kotxia mugitu eta kitto!! 15 miñutuko karga-deskarga bat moduan.
    Herrixan dakun 2 parkiñetan, 30 miñutuz ez da ordaintzen, baiña nahi ta nahiez barrura sartzeko tikia hartu bihar da. Eta 30 miñutu baiño gehixau eukitten bozu, ordaindu itten dozu.
    Uste dot, mekanismo honekin ez dauela arazorik…

    Erantzun
  3. xabier

    tiketana, urriaren batetik aurrera da, herrixan doaineko ota jarri danetik, oin be 3 ordu die baina tiketakin. Hemen ez da sekula ordaintzen, bakarrik 3 ordura kotxia mobidu biozu ta hurrengo 3 ordutan ezin da ota zonan aparkau.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude