Hileko artxiboak: apirila 2006

ERREPIDEKO ARRISKUAK

Gaur bizikletan buelta bat ematera irten dut, egiten zuen eguraldi bikaina aprobetxatuz. OƱatitik Maltzagara joan etorria egin dut.

Plaentxiko sahiesbidean gora nindoala, justu 3 karriletik 2ra pasatzen den puntuan 2 kotxe ziztu bizian pasatu dira bata bestearen atzetik, lasterketa bat egiten ari zirela ematen zuen. Hartu dudan sustoa galanta izan da, bide ertzetik nindoan, eta ez da ezer gertatu, baina edozer gauza gerta zitekeen. Nik beti eramaten dut kaskoa, baina halakoetan zertarako balioko luke?

Gero Maltzagako biribilera heltzean 2 ertzain auto, eta beraien jabeak ikusi ditut, lasai asko autoen kanpoan barriketan. Maltzagan ere halako bizkor pasatu ote dira?

Ea ikasten dugun autoa eramaten dugun guztiok abiadura zaintzen, batez ere txirrindulariak dabiltzanean errepidetan.