Hileko artxiboak: maiatza 2007

KOTXEAREN ERABILERA

Badira hilabete batzuk OƱatiko udalak, bertako lantoki garrantzitsuenekin batera eta LKSren bitartez, inkesta bat egin zuela. Inkesta honen funtsa lantokira joateko jentearen ohiturak jakitea zen, gero hauek ikusita hobetzeko plan batzuk egiteko.

Inkesta hauen emaitzak aurreko baten eman zituzten, eta itxaropentsuak izan daitezke, jentea gertu legoke kotxea partekatzeko, autobusa erabiltzeko (ordutegi egokia izanez gero), bizikletan joateko (segurtasun gehiago edukita),…. Baina nire ustetan gauzak asko aldatu behar dira, udalak hobekuntza batzuk egingo dituela dirudi, LANBUS, bidegorria,…. baina lantokietara norbere kotxean beste inor gabe joaten den jente guztia? Norbaitek esateko zain al daude kotxea partekatzen hasteko? Non dago borondate hori? Ia kotxe guztietan gidaria bakarrik joaten da lanerako orduetan.

Nik nahiko zorte daukat, bizikletan joateko aukera, bestela enpresako autobusean, edo oinez ordu laurden exkaxean, ahal den heinean ez dut kotxea hartzen lantokira joateko. Eta ez dut esango kotxea komeni dena baino gutxiago eta hobeto erabiltzen dudanik, ez baita horrela, baina astean zehar behintzat bake apur bat ematen diot kutsadura sortzeari.

Gero betikoak, ez dago kotxea aparkatzeko lekurik, gasolina garesti dago, …. eta gure Amalurra? oroitzen al gara inoiz?