Zero Zabor eta beste neurri batzuk

Azkenaldian asko entzuten da Zero Zabor gaia gure inguruetan, batez ere udaletxe aldaketa egon zenetik. Aldeko jendea dago, eta baita kontrakoa alde guztietan bezala.

Nik uste dut Zero Zabor filosofia egokia dela, ahalik eta zabor gutxien sortzen saiatu behar gara guztiok, adibidez erosketak egitean ahal bada plastikozko poltsarik ez hartzea, etxetik eramatea hortarako poltsa on bat, edo posible den heinean enbalaje gutxien dituzten produktuak hartzea, garbiago izateko bertakoak edo ingurukoak badira hobeto, eta garaikoak baldin badira askoz hobeto osasunerako ere.

Noski, ia ezinezkoa da zero zabor sortzea, beti dago zerbait ez duena balio, orduan egin daiteken onena berziklatzea edo berrerabiltzea da. Berziklatzearen kasuan gaur egun gurean daukagun sistema koloretako kontenedoreek osatzen dute, jartzea nahi dena berriz beste herri batzuetan dagoen bezala atez atekoa da, nire ustetan bien arteko konbinaketa bat izango litzake onena, baina agian aurretik herriari galdetuta eta azterketa bat eginda.

Berziklatzea, berrerabiltzea eta zabor gutxiago sortzea ingurumenaren alde egiteko ekimen politak dira, eta beharezkoak, baina beste alderdi batzuk ere zaindu beharko genituzke, esaterako kotxeen erabilera. Kotxeek kutsadura haundia sortzen dute, eta leku berera doazen 4 pertsonek kotxe bakarra erabiltzen badute, laurdena bakarrik kutsatzen da, hartu kontutan hori!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude