Hileko artxiboak: iraila 2007

Oñatiko Jaixak badatozela…

Egubaikotzean hasiko dira aurtengo San Migel jaixak, honeikin batera tabernetan edarixen preziuek gorak egingo dabe, bizitzan biharrezkuak diran beste gauza askoren antzera, garagardua, kalimotxua ta halakuak oso biharrezkuak ez dira, baina jaixetako osagai garrantzitsu bat izaten dira, gustatu edo ez.

Orain ez naiz hasiko larregi edaten dala esaten, edo tabernek diru asko irabazten daueila edo halakuakin. Gaur, plazan jarri dabein tablauaz gura dot idaztea, udaletxe aurrian jarri ordez, parrokixako sarrerian aldera jarri dabe, lehengo barkilerua egon zaneko leku inguruan. Ez dakit hau hemen jarri daueinak, edo hemen jartea erabaki dauen jentiak, ikusi dauen tablauan aurrian, bost metroko distantziara, plazako argi poste zoragarrixa dauela. Hor egongo diran ekitaldi danetan, postia egongo da aurrian, hori ezin da hortik kendu, ez edozein modutan behintzat, eta seguru bat baino gehixauri traba eingo xauela.

Hori bai, alde on bat be ikusten xat tablauan leku barrixari, herri egunian lasaixau ibiliko gaiela sagardaua edaten, leku gehitxuaukin behintzat!

Ertaroko Azoka

Gasteizen ertaroko azoka ospatzen da asteburu honetan, aurretik tankera bereko beste azoka batzuetan egona naiz, baina Gasteizen lehen aldiz.

Azoka guztietan bezala, saltzaileak ertaroko erropekin, artisautzarekin zerikusia duten postu ugari, eta halakoetan normalak izaten diren beste ekintza batzuk aurkitu daitezke bertan. Niretzat kuriosoena, Foruen enparantzan jokatu den ertaroko  torneoa izan da. Plazako behekaldea hareaz beteta, zaldunak beraien morroi eta zaldiekin, eta erregearen ordezkaria plazan. Ordu bateko ikuskizunean, garai hartako borrokak nolakoak ziren ikusi ahal izan dugu, halaber zaldi gaineko abilezia probak. Giro polita sortu dute, zaldun bakoitzak publikoaren zati bat eduki du alde, eta besteengatik txistuak jaso dituzte. Momentu batez, Gasteizeko foruen plazak mende batzuk egin ditu atzerunzka, desberdintasuna gaur hil direnak ez direla benetan hil.

Atzeko Kale

Asteburu honetan Atzeko kaleko jaixak ospatu dira Oñatin, urtero izaten dira Arantzazuko ama birjinaren egunaren bueltan. Nik ez dut larregiko parrandarik bota aurten, baina esan didatenez jente gutxi ibili da. Antza danez beheko tabernak, betiko poteo gunekoak, itxi artean jenteak ez du goruntz egiten, egia esan auzo guztietan gertatzen da berdina jaiak ospatzen dituztenean. Uste dut aprobetxatu egin beharko genukela auzo-jaiek ematen diguten alternatiba, eta betikotik zerbait aldendu.

Askotan ez da baloratzen auzoetako jai batzordeek egin behar izaten duten lana, eta guk nola eskertzen diegu? Azkenengo orduan tabernak itxi dituztenean bertara joanaz?

Gaineratu behar dut, atzo gustura egon ginela mariatxiak ikusten atzeko kalean, zozketa egin zuten amaieran, beti bezala ez zuen nire zenbakiak irten, hurrengo baten izan beharko da…