Etiketaren artxiboa: lanak

Oñatiko lan batzuk

Oñati inguruan itten dabizen bi lan edo obran gainian gura neke idaztea.

Lehenengua herri barruan da, “Correos” parian biribilgune barrixa iñ daue, ta bidegorrixa doia kuartelan ondotik, jolasparke bat be badabiz jarten, ta kurioso xamar geratuko dala emuten dau. Baina gauza bat gaizki ikusten dot, zebrabideraino eskilarak iñ daue, baina ez dau emuten umekotxiakin ta gurpildun ahulkixakin dabizenakin pentsau daueinik, ze igo bihar daue, bidegorritik? Neri behintzat etxat bape normala pentsaitten.

Beste obria kanporatxuau dau, Munazategi uste dot dala gunian izena, San Pedrotik Madalenara bidian jasoten hasi zian industrialde barrixa. Bidian asfaltua bota daue, eskinatan farolak be jarritta dauz, ta aspalditik nahiko geldi dau itxuria krisian eraginez, baina jende asko ibiltten dala hortik kontutan hartuta, bai oinez, bai korrika, bai bizikletan, eta oso goiz ilunketan dauela, zeatik ez daue argixak jarten? Emun itten dau behintzat jarteko mouan dauzela.

Bide ertzeko gizontxoa

Orain lan berri baten nabil, Aretxabaletan, eta egunero kotxean joan behar izaten dot. Autopistako lanak egitten dabizen parian, justo Fagor Arrasaten alturan, gizontxo bat egoten da bere erropa “fosforito”ekin, bixera bat buruan, eta Stop-Aurrera disko bat eskuan dakola. Seguruenez handik pasaitten dan jentiak ikusi dau noiz edo noiz.

Kotxe danairi keinu berdina egitten xau, diskua jaso ta jeitsi, polikixago joateko. Zenbatek egitten xaue kasu? Oso gutxik, nik bean parian pasaitterazkuan pedaletik hankia jasoten dot, baina egixa esan oso jente gutxi doia joan biharreko abiaduran. Gizontxo honek esaten dozku, polikixago joateko, lanian dabilela jentia, gainera lanerako berdin da ze giro dauen, eguzkixa, eurixa, hotza,… gizontxua hor egongo da, beti be guri polikixago joateko esaten.

Beste aldian dauzen langiliak behintzat taldian dauz, bata bestiakin barriketa egitteko aukeria eukiko daue, gura badaue, baina gizontxo honek zeinekin egingo dau berba? Laneko jardunaldi osua bakar bakarrik egoten da ta. Bere distrakziño bakarra pasaitten dian kotxiak ikustea izango da, beretako pentsauko dau zelako kasu gutxi egitten xauen jentiak, hamaiketakuan ordua heltzerakuan, bere lagunekin elkartuko da? Edo orduan be bere diskuakin gora ta behera jarraittuko dau kotxiak polikixago joateko eskaketan?

Ez dot uste gizontxo honek hau irakurriko dauenik, nik behintzat ez xat euskaldun itxuraik hartzen ta, baina berantzako doia. Ta bere moduan bide bazterretan trafikua zainketan egoten diran beste langile danantzako.