Hileko artxiboak: otsaila 2010

Tranbiantzako dirurik ez dau

Aste honetan entzun du Debagoienian ittekuak dian tranbiantzako dirurik ez dauela, egixa esan ez naiz asko larriketan, uste dot tranbia itten hasi aurretik beste aukera batzuk begiratu biharko ziala. Gasteiz edo Bilbon mouko hirittan tranbia bat egotea ondo ikusten dot, asko errazketan dau hiri barruko mugimendua.

Baina hemen? Gure bailara honetan? Benetan biharrezkua da? Ezin leike minibus pilatxo bat jarri oingo autobusak baino sarritasun gehixaukin? Hala behintzat ikusi ingo da jendiak erabiltten dauen ala ez. Gero gainera betiko arazua dau, guk OƱatitik urteteko lehenengo San Prudentzion eskalia in biharko geike, Bergara aldera edo Arrasate aldera itteko, ta tranbian ordez autobusak baldin badia bidai horreik itten daueinak, arazo gutxiu egongo diala uste dot bi aldetara zuzenian fan ahal izateko. Ta uste dot tranbiantzako lanak ittea baino merkiaua izango dala.

Momentuz gurian aurrera doiana AHT da, Aramaixo aldekuairi galdetu bestela, aber zelako bueltak in bihar dauein bidia itxitta dauelako. Honen mouko azpiegiturak baldin badia gobernutik bultzaketan daueinak, herri-arteko komunikaziƱua ez da konponduko.