Hileko artxiboak: martxoa 2008

Oñatiko Bertsolari Txapelketa

Atzo jokatu zan Oñatiko Arrano tabernan aurtengo herri mailako bertsolari txapelketako finala. Aurrez Pako tabernan jokatu zian 3 sailkapen saio, eta bakoitzetik bina bertsolari sailkatu zian atzokorako.

Bertsolaixak honeik izan zian: Joseba Lasagabaster, Ander Lizarralde, Endika Ruiz, Beñat Alberdi, Joseba Igartua eta Xabier Paskual, edo kartelian jarten eben moduan: Baltza, Pertzi, Endi, Alber, Urze eta Pasku. Gaijartzaile lanetan, txapelketa danian ibili dan moduan, Mirari Sagarzazu.

Berandu xamar allau ginan, ta hasieran kanpuan geratu biharra euki geben, halako jendetzia pilatu zan bertan lekurik be ez euela. Saio itxurosua izan zan, gaztiak apur bat urduri, baina bertso onak botaten, ta azkenian zaharrenak irabazi eben, gainera kuadrilakua dana. Zorionak Romario!!

Ezin aipatu barik itxi entzun zian bertso hunkigarrixak, barre ittekuak eta ze pentsau emuten daueinak. Eta txapela bakarra izango da, baina txapeldunak danak zarai, lehenengo 3 saiotan parte hartu dozueinak, bertso eskolan zabizeinak; gainera zorionak Bertso Eskolari, bizitzan behin betetzen dia 25 urte ta!! Beste hainbeste urte iñ daixela!!

Datuen babesa eta politika

Ez dakit alderdi politikotako jentiak ze botere dakon, pentsaitten dot haundi xamarra izango dala, baina herrittar arruntak baino aukera gehixago dakoila ziur nau.

Zeatik esaten doten hau? Ba aurreko astetik hona, nere etxian bost bat karta jaso dittut, datorren domekarako botua eskaketan danak be, ta sobre danen kanpuan nere izen abizenak ta helbidia ondo jarritta. Ta gero kintto afai bat egitteko, ez dotsue padroia emuten!! Nun dau datuen babesa?

Udaletxeko edo erakunde publikon bateko eskutitzen bat jasotea bale, gure datuak dakoi ta, baina politikuek ze eskubide dakoi datu horreik eukitteko???

Badakitt ez dala posible izango, baina hemendik eskaeratxo bat datorren hauteskundeetarako, ez dakit noiz ta zetarako izango dian, ez alperrik-galdu hainbeste papel, ta neri ez bialdu bapez faborez!