Hileko artxiboak: iraila 2009

Udazkena gerturaketan

Ofizialki undiokan udan gauz, baina eguraldixa ikusi besteik ez dau udazkena gerturaketan datorrela konturaketako. Lehenau ilunketan dau, tenperaturia bastante jeitsi da, txaketak eta jerseixak ikusten hasi ga kalian, ta eurixa be hasi da, aspaldiko partez gainera.

Nahiko sikua izan da udia, ta uran biharra be baeuen, mendixan perretxikuak urten ahal izateko be biharrezkua izango da, alen batzuk batu daue hemendik. Basora urteten dauein danontzako urteten badaue, gaizki be ez, baina betiko mouan, asko urtenez gero, batzuk kiluak ta kiluak batu arte ez dia geratuko.

OƱarte eguzkittik ixa ihes itten ibili ga, hemendik aurrera berriz euzkixa dauen egunetan bere epeltasunera gerturatuko ga, horrek emuten dau bizitzia ta. Baina lurra bueltaka dabil, ta urtero errepikatzen dian garaittatik pasaittea egokiten xaku, udako euzkixa faltan botaten dauena, lasai egon daixela, bueltauko da ta!