Hileko artxiboak: abendua 2007

Urteko balantzia

Kuadrilan ohitturia daku urte akaberan bakoitzak bere baloraziñua emuteko. 0tik 10era puntuau bihar du, euki dun bizipen ta esperientziak kontutan hartuta. Gero aurreko urteko puntuakin konparaittenttu, bat arduraketan da beti datu horreik gordeten, ta aurreko balantzia beti momentukua emundakuan jakitten da, bestela samurra da, iaz hainbeste jarri neben, oñ be antzea…

Neretako urtia itxuran pasau da, alde onak txarrak baino gehixau izan dia, beti be neure ikuspuntutik, baina Euskal Herrixari buruz ezin neike berdina esan, gauzak hobetzera hoiazela emuten eben, baina berriz geldi antzian dau asuntua, aber ba datorren urtia hobia izaten dan alde danetatik.

Ta nere baloraziñua zeiñ dan?? Ba izenez Oso-ondo, ta zenbakiz 8ko bat.

Pago Usoko ospakizunak

Aurreko baten idatzi neben moduan, aurten Pago Uso elkartiak 50 urte beteten dau, justo gaurko egunian.

Bazkidiantzako luntx bat antolatuta euen gaurko, ez da jende larrei
etorri, baina gustora geratu gara danok. Miren eta Agurtzane
trikitalaixek girotu doskue luntxan denboria, gainera argazki zahar
batzuk batuta, honein proiekziñotxo bat eiñ du.

Datorren zapatuan gabonetako plater tiraketa txapelketa izango da, ta
ostian bazkaixa eiñgo daue, 50 bat pertsona dauz apuntauta, bertan
egotea espero da elkarteko lehenengo lehendakarixa izan zana, lehenengo
batzordekidiak, bizirik jarraiketan daueinak, eta plater tiraketa
munduan Oñatiko beteranuena dana.

Aber ba danak ondo urteten dauen.

AHT eta Politika

Gaur taberna baten egunkarixei begirada bat bota xau, aber  atzo Arrasaten AHTn kontra eiñ zan manifestaziñuatik ze esaten ebeiñ ikusteko. Lehenengo Gipuzkoan gehixen saltzen da egunkarixa hartu du. Politika sailian orri erdi bakarrik eskaini xaue. Beste egunkarittan berriz azaleko argazkixa, eta 2 orri edo gehixau, baina ez politika sailian, eguneko gai bezala baizik.

Batzuk pentsaitten daue AHTn aurka gauzen danok ezker abertzalkekuak gaiela, baina ez da hola. Ezker abertzalia AHTn aurka dau, baina baitta bere lurrak galdukottuen baserrittarrak eta ingurumenaz arduraketan dan jendia, eta honeik danok ez gara ideologia berdinekuak, danerako jendia dau.

Espainia aldian Euskal Herrixan alde eittea, ETAn ideakin bat eittea da, ta AHTn aurka eittea be hola sailkatu daue. AHTn mouko azpiegitura baten aurkarixak euskaldunak izan biharrian, Catalunya aldekuak izanez gero? edo galiziarrak? edo Extremadurakuak? Orduan beste era batera pentsauko ebein agintian dauzeinak.

Durangoko Azoka

Egubaikotzean Durangora joan ginan euskal liburu eta disken azokara, urteroko ohittura bat bihurtuta dauena honezkero. Eguerdiko ordubixetarako han geuzen, ta nahiko ondo euen liburu eta disko desberdinak ikusi ahal izateko.

Nik urtero erosten dot zerbait, baina hori bai, diru kantitate bat gastautakuan, planto eitten dot. Bestela, hainbeste liburu ta disko erosiko neike, diru barik geratu arte. Eskerrak txartelakin ordainketako aukeraik ez dauen momentuz, ta espero dot ez daueila sekula jarriko, bestela…

Aurtenguan liburu bat, Toti Martinez de Lezean “El jardin de la Oca” eta pelikula bat, Oreka TXen “Nömadak TX”, erosi dittut. Liburuakin ez naiz hasi oraindik, baina gaur gabian aber ekitten xaten. Pelikulia ikusi dot, ta oso interesantia pentsau xat, txalapartia ta munduko kultura desberdinak nahastuta, Fusioa lortzen dute.

Jente askok esaten dau Durango erosten dian liburuak modiatik erosten diala askotan, ta jentiak ez dauela gero honeik irakurten. Nik behintzat orain arte Durangon erosi doten liburu danak irakurri dittut, ta baten batzuk behin baino gehixautan be bai.

Kritikatxo bat gura neike eittea hemendik Durangoko azokara umiekin joaten direnai. Hainbeste jente dabilen lekuan, umekotxiakin ibilttea ez da bape praktikua ez gurasuendako ez han dabilen jendiandako. Badauz dendatan umiak bizkarrian edo paparrian iruateko motxilak, ta halakuan gainian doian umiak be gehixau ikusten dau. Baten batek pentsauko dau, “ezaun da honek ez dakola umeik…”, ba egixa da, baina nik egunen baten umiakin joan biharra badakot, ez dot umekotxerik iruango, nere gainian iruangot.

AHTren Aurkako Mendi Martxa

Atzo Arrasateko Garagartza auzuan hasitta, mendi martxa bat egon zan, ez ginan jente larregi elkartu, beste arrazoi batzuengatik, baina hala ere eguraldi hotz baina onari esker, han bildutakuok martxi egittea erabaki geben.

Txilibri eta Hilario izan genittun gida lanak egitten, trena teorikoki pasatuko dan lekuak ikusi gittun, nun izango diran tunelak, zubixak nundik jarriko dittuen, ta apur bat danetik ikusi geben. Aipatu ebein zelako ezjakintasuna dauen gai honen inguruan, lurrak galdu bihar dauen jentia be kanpotik enterau ei da, informaziño zuzenik jaso barik Eusko Jaurlaritzan aldetik.

Proiektu honetarako izugarrizko diru kopuruak aurreikusten dira, ta halakotan normalian aurrekontukua baino gehixau gastaitten da. Biharrezkua da benetan abiadura haundiko trena? Ez zan egokixaua izango Euskal Herriko herri desberdinak alkarren artian hobeto komunikaittea? Osasunerako diru gehixau bideraketia? Gaztiak etxebizitza duina lortzeko laguntzak emutia?

Bakoitzak bere iritzixa eukiko dau gai honen inguruan, ta atzo entzundakotik, gauza bat geratu xat buruan, atzoarte ez nekixena. Halako lan handi bat eiñ daueiñ Andaluziako aran baten, lurpeko ur erreserba guztiak hondatu daueila, “El Valle de los Manantiales” dako izena, baina bere inguruko lur mortuaren itxura hartu dau antza, oasi bat zana desagertuz. Udalaitzen barruan be izugarrizko ur erreserbia ei dau, ze pasauko litzake hori hondatuz gero? Bailarako herrittan autobidian lanak diala ta hainbat iturburu sikatu dia, errekia erre ez danian eiñ. Kontu gehixaukin hartu bihar dia halako kontuak nere ustetan. Aurreko baten irakurri neben moduan, “lurra ez dogu gure arbasoengatik hartzen, gure ondorengoei mailegatzen diegu”.