Etiketaren artxiboa: jaixak

Oñatiko jaixak

Badoiaz aurrera Oñatiko jaixak be, gaur bukatuko dia, batenbatzuk ia akaboteko gogua eukiko daue, beste batzuk berriz penatuta egongo dia.

Txantxikuan jeitsieriakin hasi zian aurreko domekan, antolatzailiei itxafleruak erostea ahaztu iñ xaten itxuria, txantxikua bide erdixan etorrela konturatu ginan!

Zapatuan berriz Herri Eguna, goizian goiz hasi ta gorputzak eutsi arte, kanpotar batzuk be baserrittar jantzitta ikusi gittun. Jaixetako egunik polittena izaten da Herri Eguna, gainera zapatuan mouko egualdixa itten badau, askoz hobeto. Hori bai, gabian hotzittu itten dau gero, urrian gauzela ez gara konturaketan batzutan. Txosnetan Los Impekables egon zian, euran betiko estiluan, anbiente politta euen benetan!

Atzo tortila lehiaketa jokatu zan, ta itxuria antolatzailiei patatak eta arrautzak erostea ahaztu xaten, ez dakit aurten burua nun euki daueiñ. Ilunkaran berriz balkoitik balkoira bertso saixua, kale zaharra jendez lepo ikusiko ebein Mantxi eta Aitzolek balkoietatik!

Gaur berriz errosaixo bixamon eguna, jentia mozorrotuta, sokamuturra, paella jana, herriko taldien rock kontzertuak, eta azkenengo urtietako ohitturia jarraittuz, Egan. Momentuz egualdixa ona dau, ez da gutxi.

Ta bixar? Bixamonan bixamona!!

Errekaldeko jaixak

Asteburu honetan izan dia Errekaldeko jaixak, han jaixua izanda lan
apur bat iñ neben ebaikotzian txosnan, kontzertuan denboran. Dana ondo
hoian, Latzenekuak instrumentuak gertaketan hasi zian arte, orduan
eurixa hasi zan ta ez zan geratu astelehen goizalderarte!

Kontzertuan zihar jentia ez zan giruatik larrei arduratu, zopatu edarra
hartu ebein batzuk! Seguruenez barrutik ta kanpotik bustiko zian.

Zapatuan berriz Napar-mex musikia, hau be eurittan. Karpapeian jarri
ginan han geutzen ixa danok, baina baten batzuk animau zian zirakin ta
eurittakuekin tablau aurrian egoten, ta dantza eitten klaro! Impekables
honeik, inpekabliak zian zerbezia edaten! Anbiente politta jarri ebein
behintzat, eitten eben egualdixa ikusitta.

Zapatu gaba akaboteko, “doblaje”en emanaldixa euki geben, barre gustora
in geben danok be, gañera aterri egon zan denpora tarte hortan.

Domekan auzo bazkaixa, jentia gustora, jatekuak be oso onak, ta gero
futbolin txapelketia, auzuan geratu zan sarixa behintzat. Ta jaixei
akaberia emuteko, bertsolaixak, eurixa bota ta bota orduan be, ta uste
dot bertsolaixek egualdixan antzeako eguna euki ebeila.

Bizkaixa aldian besteko uholderik ez dau iñ hemen, baina beti izaten da
politta jaixak eta halakuak aterri dauzela eittea, aber Mundumirarako
ona dakun!

San Miel Txikixak

Maiatzeko 1. asteburuan Olabartako jaixek emun otsain hasieria Oñatiko auzotako jaixei, ta oinguan berriz San Miel txikixak pasau dia. Egixa esan, Olabartan enintzan egon, gaztiauak ginanian egutegixan gorriz markauta eukitten geben fetxa hori, edadian kontuak izango dia.

Ba aurtengo San Miel txiki jaixak asko gustau xat, zapatuan ta domekan parte hartu neben jai giruaz, ta oso gustura geratu nintzan. Zapatuan euskal girua nagusi, taluak eitten Segurako talogile talde bat, sagardo kupela, eta gero erromeixia Tapia eta Leturian eskutik. Eurixa iñ arren, han egon giñan gustora!

Domekan herriko bertsolarixek saio original bat eskeini ebein, gehixenak bertsuekin pentsaitteko modurik egokixenian ez eutzen arren. Askotan entzun geben bixamona hitza, jaixen ezaugarrittako bat…

Gabian berriz, jaixei akaberia emuteko laburmetrai emanaldixa egon zan, ez zan jende larrei bildu, baina uste dot bertara agertutakuak gustora geratu ginala.

Oñatin ia “karrerilia” hartuta goiaz, aste honetan Kasablankan San Isidruak, Araotzen Trinitatiak, Arrasateko Ziar-Olan be jaixak, eta beste hainbat lekutan, hurringuan Oñatin Korpusak, hurringuan berriz Errekaldeko jaixak, gorputzak aguantauko ahal dosku?

Oñatiko Jaixak badatozela…

Egubaikotzean hasiko dira aurtengo San Migel jaixak, honeikin batera tabernetan edarixen preziuek gorak egingo dabe, bizitzan biharrezkuak diran beste gauza askoren antzera, garagardua, kalimotxua ta halakuak oso biharrezkuak ez dira, baina jaixetako osagai garrantzitsu bat izaten dira, gustatu edo ez.

Orain ez naiz hasiko larregi edaten dala esaten, edo tabernek diru asko irabazten daueila edo halakuakin. Gaur, plazan jarri dabein tablauaz gura dot idaztea, udaletxe aurrian jarri ordez, parrokixako sarrerian aldera jarri dabe, lehengo barkilerua egon zaneko leku inguruan. Ez dakit hau hemen jarri daueinak, edo hemen jartea erabaki dauen jentiak, ikusi dauen tablauan aurrian, bost metroko distantziara, plazako argi poste zoragarrixa dauela. Hor egongo diran ekitaldi danetan, postia egongo da aurrian, hori ezin da hortik kendu, ez edozein modutan behintzat, eta seguru bat baino gehixauri traba eingo xauela.

Hori bai, alde on bat be ikusten xat tablauan leku barrixari, herri egunian lasaixau ibiliko gaiela sagardaua edaten, leku gehitxuaukin behintzat!

Atzeko Kale

Asteburu honetan Atzeko kaleko jaixak ospatu dira Oñatin, urtero izaten dira Arantzazuko ama birjinaren egunaren bueltan. Nik ez dut larregiko parrandarik bota aurten, baina esan didatenez jente gutxi ibili da. Antza danez beheko tabernak, betiko poteo gunekoak, itxi artean jenteak ez du goruntz egiten, egia esan auzo guztietan gertatzen da berdina jaiak ospatzen dituztenean. Uste dut aprobetxatu egin beharko genukela auzo-jaiek ematen diguten alternatiba, eta betikotik zerbait aldendu.

Askotan ez da baloratzen auzoetako jai batzordeek egin behar izaten duten lana, eta guk nola eskertzen diegu? Azkenengo orduan tabernak itxi dituztenean bertara joanaz?

Gaineratu behar dut, atzo gustura egon ginela mariatxiak ikusten atzeko kalean, zozketa egin zuten amaieran, beti bezala ez zuen nire zenbakiak irten, hurrengo baten izan beharko da…