Hileko artxiboak: urria 2007

Bide ertzeko gizontxoa

Orain lan berri baten nabil, Aretxabaletan, eta egunero kotxean joan behar izaten dot. Autopistako lanak egitten dabizen parian, justo Fagor Arrasaten alturan, gizontxo bat egoten da bere erropa “fosforito”ekin, bixera bat buruan, eta Stop-Aurrera disko bat eskuan dakola. Seguruenez handik pasaitten dan jentiak ikusi dau noiz edo noiz.

Kotxe danairi keinu berdina egitten xau, diskua jaso ta jeitsi, polikixago joateko. Zenbatek egitten xaue kasu? Oso gutxik, nik bean parian pasaitterazkuan pedaletik hankia jasoten dot, baina egixa esan oso jente gutxi doia joan biharreko abiaduran. Gizontxo honek esaten dozku, polikixago joateko, lanian dabilela jentia, gainera lanerako berdin da ze giro dauen, eguzkixa, eurixa, hotza,… gizontxua hor egongo da, beti be guri polikixago joateko esaten.

Beste aldian dauzen langiliak behintzat taldian dauz, bata bestiakin barriketa egitteko aukeria eukiko daue, gura badaue, baina gizontxo honek zeinekin egingo dau berba? Laneko jardunaldi osua bakar bakarrik egoten da ta. Bere distrakziño bakarra pasaitten dian kotxiak ikustea izango da, beretako pentsauko dau zelako kasu gutxi egitten xauen jentiak, hamaiketakuan ordua heltzerakuan, bere lagunekin elkartuko da? Edo orduan be bere diskuakin gora ta behera jarraittuko dau kotxiak polikixago joateko eskaketan?

Ez dot uste gizontxo honek hau irakurriko dauenik, nik behintzat ez xat euskaldun itxuraik hartzen ta, baina berantzako doia. Ta bere moduan bide bazterretan trafikua zainketan egoten diran beste langile danantzako.

Bidegorriaren aldeko Bizikleta Martxa

Atzo, Txirrinka elkartiak deittuta, ehun pertsonatik gora elkartu giñan Oñatiko plazan, bakoitza bere bizikletarekin. Helburua Arrasatetik joan etorrixa egittia zan, bidegorri bat eskaketako. Eguraldixak asko lagundu eban halako jentetzia pilaketako, tartian ume asko euran gurasueikin batera. Bizikletak globoekin apainduta abiatu ginan Arrasate aldera.

Bidian poliki-poliki, batez ere umiengatik, kotxean zoiazen batzuk haserretuko zian, baina protesta ekitaldi bat ere bazan atzokua, jentia konturaketako zeozen biharrian gauzela bailaran, ta batez ere Oñatin.

Lehenagoko trenbidia izandakuan ez zan lan askorik egin biharko, baina beste zatixak egitteko desberdina da, ez dau azpiegiturarik azpixan ta. Espero dot egunen batian Oñatitik Arrasatera edo Bergarara edo Zubillaga bertara bizikletan joateko aukeria edukiko dogula kotxiak zainketan egon barik, orduan oinezkuakin konpondu biharko gara. Bixentzako lekua baldin badago bidegorrian, erraz errespetatu leike, baina lekua estua baldin bada, bizikletentzako azeratik joatea bezala izango litzake, Aretxabaletako bidegorrixan zati batzuetan mouan.

Herri Eguna

Atzo izan zen Herri Eguna, nire ustetan, eta beste jente askok berdin esango dau, Oñatiko jaixetako egunik polittena. Bixarko errosaixo bixamona eguna be ez da txarra, baina atzokua, berezixa da oñatiarrontzako.

Goizean goiz hasten da girua, baserriko produktuen erakusketia, ganaua, artisauak, talogiliak, sagardaua,… Urtero jente pila bat lanian, herrittarrak ta gerturatukuak pozik geraketiarren. Uste dot batzuk ez diala lan honekin konturaketan, ta danan atzian dauen jentiari eskerrak emun bihar xau.

Txaranga elektroniko bat ibili zan kalia animaitten, The Txortimes, Oñati tabernan jarritta eutsenak zur eta lur geratu ziala uste dot, hainbeste gazte jente, ta ez hain gaztiak, txarangiakin dantzan ikusteakuan, gabian be jarraittu ebein, ta Tapia eta Leturia taldia hasi zanian akabo zan txarangia, ta hasi zan trikitixa txoznatan. Nik ez dakit trikitixa dantza itten, baina han ibili giñan taldekuan argipenak jarraittuta dantzan, txoznagunia lepo, ta ixa iñor ez euen geldi, seinale ona dala esango neike, jentia gustora euela.

Gaur berriz Kilometroak Bergaran, atzo Oñatin parranda luzia egindakuak agertuko al dira aldameneko herriko jaira?? Ikusi ein biharko da.