Hileko artxiboak: urtarrila 2009

Berlusconikeixa bat…

Entzuteko falta zana, Italiako agintari Berlusconik berba itten dauenian beti haundin bat botaten dau, hau da tipua hau!

Azkenengua entzun dotena ez da atzian geraketan, itxuria italiar honek pentsaitten dau hainbeste neska guapa dauzenez, bortxaketak gehiketan diala, ta orduan bortxaketa honeik ekiditteko, neskak beste soldado egon bihar ei dau, ointxe kitto! Gaineratu ei dau ezin izango zala hori burutu, eskerrak, hobeto izango da munduan neska polittak ugari egotea, hainbeste soldado egotea baino, ezta?

Nik uste dot bortxaketak eragozteko buruakin jokatu bihar dala, ta danan gainetik errespetuz jokatuz gero, mundu hobiau baten biziko ginake!

Negu gorria…

Hala da bai, gogorra benetan aurtengo negua, gaur goizian elur barrixa iƱ dau mendixan, nik ia kontua galduta dakot zenbatgarren elurtia dan. Gainera ilunkararako asko hotzittu dau, gabian eurixa itten badau, elurra seguro.

Aurtengo neguak beste gauza bat dako gogorraua itten dauena, hauteskunde kanpainia dau, kanpaina ofizialak hilabete be ez dau irauten, baina hauteskundiak pasaitten dianetik hurringo hauteskundiak deittu artian uste dot irauten dauela benetan kanpainiak.

Bittartian Obama Estatu Batuetako lehenengo presidente afroamerikarra izendatu daue gaur, zeoze aldatuko ete da? Ikusiku.