Azarua

Azaruan sartu ga honezkeo, urtia akaboteko 2 hilabete baino gutxiu geraketan xaku, eta danetik euki du, eguraldi onakin hasi zan, gero eurixa geratu barik, hotz be bai, Urkulun igarri ei da, ta San Prudentzion be bai, usain txarra kentzeko kalteik ez.

Bittartian Munduko herrialderik garrantzitsuenian eta boteretsuenian hauteskundiak ospatu dia, Obamak irabazi dau, horrek aldaketarik ekarriko ete dau? Lehenengua garbi dau, baltza da, ta ez da gutxi, baina hortik aurrera? Krisisa, munduan beste aldian dakoin guduak, horreik danak zer? Ikusiku.

Beste alde batetik, zapatuko egualdixa aprobetxauta, blogari izena emuten xauen Aurrekomendixan eon nintzan, haizia benetan fiña, eta bistak berriz zoragarrixak. Aurrekomendixan jarraittuta, Lizargaraten erromeixia eon zan domekan, egualdixak ez eben larrei lagundu, baina hilian behin errepikaketako asmua ei dakoi, ohittura zaharrak berreskuraketia ez da txarra ez, animo!

Oñatiko jaixak

Badoiaz aurrera Oñatiko jaixak be, gaur bukatuko dia, batenbatzuk ia akaboteko gogua eukiko daue, beste batzuk berriz penatuta egongo dia.

Txantxikuan jeitsieriakin hasi zian aurreko domekan, antolatzailiei itxafleruak erostea ahaztu iñ xaten itxuria, txantxikua bide erdixan etorrela konturatu ginan!

Zapatuan berriz Herri Eguna, goizian goiz hasi ta gorputzak eutsi arte, kanpotar batzuk be baserrittar jantzitta ikusi gittun. Jaixetako egunik polittena izaten da Herri Eguna, gainera zapatuan mouko egualdixa itten badau, askoz hobeto. Hori bai, gabian hotzittu itten dau gero, urrian gauzela ez gara konturaketan batzutan. Txosnetan Los Impekables egon zian, euran betiko estiluan, anbiente politta euen benetan!

Atzo tortila lehiaketa jokatu zan, ta itxuria antolatzailiei patatak eta arrautzak erostea ahaztu xaten, ez dakit aurten burua nun euki daueiñ. Ilunkaran berriz balkoitik balkoira bertso saixua, kale zaharra jendez lepo ikusiko ebein Mantxi eta Aitzolek balkoietatik!

Gaur berriz errosaixo bixamon eguna, jentia mozorrotuta, sokamuturra, paella jana, herriko taldien rock kontzertuak, eta azkenengo urtietako ohitturia jarraittuz, Egan. Momentuz egualdixa ona dau, ez da gutxi.

Ta bixar? Bixamonan bixamona!!

ETBren jarrera lotsagabia

Domekan jokatu zan mendeko harrijasotze apustua Irigoien eta Izeta IIaren artian, Haimar gaztiak irabazi eben. Honaino dana ondo.

Teleberrirako bi harrijasotzailiei gazteleraz iñ otsain elkarrizketia, benetan lotsagarrixa da hori, aurretik elkarrizketa berdina euskaraz iñda euen ta! Zeatik ez daue azpitituluak erabiltten? Edozein elkarrizketa itten daueinian bi hizkuntzetan in bihar daue, ta Catalunyan dauen ETBko kazetarixak elkarrizketak katalanez itten dau, ta gero azpitituluak jarten daue, euskaldunekin zeatik ez daue berdin jokaketan?

Urte asko doiaz halako jarreriakin, eta uste dot badala ordua gure hizkuntzan alde gehixau itteko komunikabide publiko batetik.

Mendi

Mendi aittan ta txakurra da, Spaniel Breton arrazakua, oñ dala gutxi
Argi be bazan, baña oso zaharra zan, ta azkeneako kendu iñ daue oñ dala
gutxi.

Mendi izenak inportantzia haundixa dako aittantzako, nik
urte bat neukala, oñ dala 30 bat urte, ekarri eben lehenengo Mendi, hau
be spaniel arrazakua, oso txakur ona, batezbe ehizarako. Urte asko
pasau dia ordutik, ta hainbat spaniel pasau dia aittan eskuartetik,
batzuk hobiak, bestiak ez hainbeste, baina danak euki daue gure
bihotzetan tartia.

Gaur egungo Mendik izugarrizko bizittasuna
dako, aittak esaten dauenez ehizan be ona da, eta gustora ikusten da
halako txakur bat, esaten daue bai txakurra gizonan lagunik onena dala,
ta egixa da, askotan gizona bea be txakurran lagunik onena izaten da.

Ehiza
denboraldixa badatorrela ta aittak galeper batzuk ekarri eben txakurra
trebaketako, ta ikusi besteik ez dau ikasi dauela, bestela ikusi bideua.

Badoia udia

Undiok aste bat falta da, baina uste dot aurtengo udiak emun dauela emun biharrekuak, seguro beruak be badakula egun batzuk, baina igarten da ia iraila erdixa pasauta dauela, gero ta goizau ilunketan dau, goizetan fresko itten dau, jentia ia ez da ikusten udako erropakin, nahiz ta gaur bero iñ dauen, baina orokorrian udako erropak armaixotan sartzen hasiko gara, ta hor atarakottu jerseixak, txaketak ta halakuak.

Ze ingo dauen udazkenian? Auskalo, ni ez naiz Peio Zabala, ta ezingo dot igarri. Neri behintzat udazkeneko hegohaizia asko gustaitten xat, ta ez naiz ehiztarixa, ta hegohaiziak joten dauen egunetan, basotik buelta bat ittea, ta bertako kolore desberdinak ikustea, ta perretxikon batzuk batzea, urteten badaue behintzat, hainbeste gauza iñ leike udazkenian…

Eskozian oporrak

Abuztu honetan Eskozia aldian izan ga oporretan. Hemendik uztailan 31an urten geben, Londonen gaba pasau eta 1ian Edinburgh-era heldu giñan, bueltan berriz abuztuaren 13an etorri ginan. Lehenengo 3 egunak Edinburgon iñ gittun, abuztuan jaialdi pilla bat dauz Edinburgon ta beti dau ze ikusi, batezbe kalian. Ikusteko moukua dan hirixan zatixa, hau da, alde historikua, samur ikusten da, txikiña da ta.

Hor dauz Edinburgoko eta Holyrood gazteluak, Royal Mile, kaletxo eta etxe desberdinak, Calton Hill parkia, Arthur’s Seat hiri erdixan dauen menditxua, hiri dana ikusten dana bertatik, pinta ederrak ataraten dauein tabernak, kale ikuskizunak ugari, turistak pillia, gozatu leike hiri honetan.

Kotxia hartu geben Eskoziatik buelta bat emuteko, honeik izan zian etapak, eta bakoitzian ikustera merezi dauein gauzak:

Edinburgh->Oban
– Stirling herrixa, gaztelu ingurua
– Walace Monument, Braveheart pelikulan kontaitten daue Walacen bizitzia
– Loch Lomond, oso ingurune politta, lakua, mendixak,…
– Oban herrixa

Oban->Mallaig
– Glen Coe, herritxo politta
– Fort Andrew herrixa
– Ben Navis, britainiar irletako mendirik altuena 1344 metrokin

Mallaig->Glenbrittle
– Ferrixa hartu geben Skye-ra pasaitteko
– Dunvegan gazteluko zelaiak politak dira, gaztelua besterik gabe
– Neist Point, lekutan dauen itsas-argi bat
– Carbost, herri txikiña baina kuriosua
– Glenbrittle, mendiartian galdutako alberge ederra
– Cuilling mendilerrua, haundixak ez, baina oso gogorrak antza

Glenbrittle->Kyleakin
– Talisker Whiski destileixia Carbosten
– Cuaraing mendixak
– Kilt Rock labarrak
– Portree herrixa
– Kyleakin herrixa

Kyleakin->Ullapool
– Zubixa, Skye eta Eskozia lotzen dauena
– Eilean Donan gaztelua
– Cair Loch hondartza, bere area zurixakin
– Corrieshalloch Gorge, 45 metroko ur jauzi bat
– Ullapool herrixa

Ullapool->Tongue
– Gaztelu baten aztarnak ikusi geben leku polit baten
– Durness herrian Smoo Cave, euria ari zuenez barruan txalupan ibili gabe irten genuen
– Tongueko albergia oso dotoria eta ona

Tongue->Inverness
– Falls of Shin, izokinak saltuan ikusi gittun erreka hontan
– Loch Ness, hain entzuna dan lakua, guk behintzat Nessy ez geben ikusi…

Inverness->Pitlochry
– Elgin herrixa, ta katredaleko aztarnak
– Highland Wildlife Park, animaliak ikusteko, umiek gozaitten daue batez be halako lekutan
– Pitlochry herrixa
– Highland Night, udan zihar jaialdi batzuk antolaketan daue, gu egon giñanian justo Iruñako Amaiur dantza taldekuak bertako gaiteruekin batera hoiatzen, hunkigarrixa izan zan, gero euran ikuskizuna ikusten eon ginan

Pitlochry->Edinburgh
– Perth (Egualdi txarra itten ebenez ez geben askorik ikusteko aukeraik euki)

Ziur inguru horreittan egon danen batek beste zerbait gomendaketan dauela, baina honeik dia guk ikusittunak. Mendixa gustukua dakonantzako, bape duda baik, Skye, hori bai eltxuan kontrako espraixa o zeoze iruan bihar da!

Nagusi Handia Donostian

Atzo Donostian egon nintzan, Bruce Springsteen handia, Boss edo Nagusi bezala ezauketan dana, batzundako berriz Bruce Xipristin da, izenak izen, atzo erakutsi eben zeatik esaten xauein Boss.

Bruce zuzenian ikusten neben lehenengo aldixa izan zan atzokua, ta halako kontzertu haundittan atzo estrenau nintzan, hainbeste jenteko kontzerturik ikusteko neukan. Iluntzeko 9xak inguruan sartu ginan barrura, ez euen larreiko jenteik barruan, baina jentia sartu ta sartu ikusten geben, lekun batzuk libre geratu zian arren, bastante bete zan Anoeta, 50000 pertsona espero zian.

Kontzertuan aurretik konturatu ginan gabeko Nagusixa be, Ilatargi amandria, kontzertura gerturatu zala, han ikusten zan Anoeta gainian, ixa bete-betia zala. Ordulaurdeneko atzerapentxua euki eben kontzertuak, ta argixak kendu, musikia jarri ta Bruce ta E Street Bandekuak urteten hasi zianian, zorapena nagusittu zan Anoetan. “Gabon Donosti, como estais?” batekin hasi eben kontzertua Boss haundixak.

Udako gaugiro edarra, 3 orduko musika emanaldixa, ixa arnasa hartzeko geldialdi barik, ta musika ona, ze gura dozu gehixau? Anoetan aspaldixan ez da halako ikuskizunik egon, futbola ikustera joaten dianai galdetu bestela…

Ta bueltan, N-1 errepidian, edozeinek esango eben goizeko 2:30ak ziala, ha zan ha kotxe pillia!

Afrika debagoienean

Eguenian Malawiko Body Soul and Mind egon zian Oñatiko gaztelekuan, kontzertu oso politta izan zan, euran partetik sentimentu haundikua, ikusten zan barrenetik urteten ebela musikiak. Gaztelekuan normala dan  moduan, jentia nahiko atzian, batek esan nostan moduan, aterpeian.

Ebaikotzian berriz Marfil kostatik etorrittako Alpha Blondy ikusteko aukeria euki geben Bergaran, Mundumira jaialdixan barruan, plazia lepo euen, ta izugarri gozatu geben.

Aste honetan berriz Afrikan gaineko jardunaldi batzuk dauz Arantzazun. Dana Afrikakin lotuta dauela emuten dau.

Hemen ohittuta gauz cd-iak eta dvdiak saltzen daueinak, o Euskal Herriko jai danetan xilofonua joten dauena, edo “paixak” ikusten, baina undiok Afrika kontinente ezezaguna da askontzako. Danok mundu berdinekuak gara, ta aber danon artian bizitzia samurraua eitten dun bai guretzako bai bestientzako!

Errekaldeko jaixak

Asteburu honetan izan dia Errekaldeko jaixak, han jaixua izanda lan
apur bat iñ neben ebaikotzian txosnan, kontzertuan denboran. Dana ondo
hoian, Latzenekuak instrumentuak gertaketan hasi zian arte, orduan
eurixa hasi zan ta ez zan geratu astelehen goizalderarte!

Kontzertuan zihar jentia ez zan giruatik larrei arduratu, zopatu edarra
hartu ebein batzuk! Seguruenez barrutik ta kanpotik bustiko zian.

Zapatuan berriz Napar-mex musikia, hau be eurittan. Karpapeian jarri
ginan han geutzen ixa danok, baina baten batzuk animau zian zirakin ta
eurittakuekin tablau aurrian egoten, ta dantza eitten klaro! Impekables
honeik, inpekabliak zian zerbezia edaten! Anbiente politta jarri ebein
behintzat, eitten eben egualdixa ikusitta.

Zapatu gaba akaboteko, “doblaje”en emanaldixa euki geben, barre gustora
in geben danok be, gañera aterri egon zan denpora tarte hortan.

Domekan auzo bazkaixa, jentia gustora, jatekuak be oso onak, ta gero
futbolin txapelketia, auzuan geratu zan sarixa behintzat. Ta jaixei
akaberia emuteko, bertsolaixak, eurixa bota ta bota orduan be, ta uste
dot bertsolaixek egualdixan antzeako eguna euki ebeila.

Bizkaixa aldian besteko uholderik ez dau iñ hemen, baina beti izaten da
politta jaixak eta halakuak aterri dauzela eittea, aber Mundumirarako
ona dakun!

Juan Joxeren bi koloretako orrixa

Atzo irrati, telebista eta medio danetan entzun eta ikusi ahal izan urrian ospatzekua dan galdeketarako ze galdera izango dian, ta papela bea be zelakua izango dan, berdia ta zurixa, ta gainera plastifikatua.

Emuten dau Espainia aldetik ezezko borobila jasoko dauela proposamen honek, undiok legia sortzeko besteik ez dala kontutan hartuta.

Galdeketakin jarraittuta, zeatik ez da itten beste era bateko galdeketia? Jentian iritzixa jakittea komeni ba da gai garrantzitsuan gainian…

Adibidez:
1. galdera: Ba al dakizu zenbaterainoko kalteak sortuko dituen herrietan eta natur ingurunean, bakarrik hiriburuetan geltokiak izango dituen Euskal Y-ak?
2. galdera: Ados al zaude guztion diruarekin AHT bezalako azpiegitura erraldoi bat eraikitzearekin? Baldin eta tren sozialaren beharrik ez badago?

Eta Juanjok esan eben moduan, “Bakea nahi dugulako”, baina kasu hontan esan biharko zan “Amalurra maite dugulako”.