Errekaldeko jaixak

Asteburu honetan izan dia Errekaldeko jaixak, han jaixua izanda lan
apur bat iñ neben ebaikotzian txosnan, kontzertuan denboran. Dana ondo
hoian, Latzenekuak instrumentuak gertaketan hasi zian arte, orduan
eurixa hasi zan ta ez zan geratu astelehen goizalderarte!

Kontzertuan zihar jentia ez zan giruatik larrei arduratu, zopatu edarra
hartu ebein batzuk! Seguruenez barrutik ta kanpotik bustiko zian.

Zapatuan berriz Napar-mex musikia, hau be eurittan. Karpapeian jarri
ginan han geutzen ixa danok, baina baten batzuk animau zian zirakin ta
eurittakuekin tablau aurrian egoten, ta dantza eitten klaro! Impekables
honeik, inpekabliak zian zerbezia edaten! Anbiente politta jarri ebein
behintzat, eitten eben egualdixa ikusitta.

Zapatu gaba akaboteko, “doblaje”en emanaldixa euki geben, barre gustora
in geben danok be, gañera aterri egon zan denpora tarte hortan.

Domekan auzo bazkaixa, jentia gustora, jatekuak be oso onak, ta gero
futbolin txapelketia, auzuan geratu zan sarixa behintzat. Ta jaixei
akaberia emuteko, bertsolaixak, eurixa bota ta bota orduan be, ta uste
dot bertsolaixek egualdixan antzeako eguna euki ebeila.

Bizkaixa aldian besteko uholderik ez dau iñ hemen, baina beti izaten da
politta jaixak eta halakuak aterri dauzela eittea, aber Mundumirarako
ona dakun!

Iruzkin bat “Errekaldeko jaixak” bidalketan

  1. Mai

    Aupa!! Aurten be ErRockaldeko jaixak onenak izan dia!!Urtero  ostiraleko kontzertuko  taldien mailla ikaragarrixak izaten da. Eskerrik asko antolatzalliei urtero holako erregalua ittiatik musikia maitten dun danoi. Aupa Errekalde!
    Hemen Errekaldeko Jaixetako boleto sarituak:

    1.- 0061

    2.- 5092

    3.- 1485

         4151

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude