Etiketaren artxiboa: hotza

Hotza datorrela

Irratian entzun berri dut, ostegunetik aurrera izugarrizko fronte hotz bat ei dator, 1956tik ez dela iragartzen den besteko hotzik jaso inguru hauetan. Moskun bertan -30º eduki dituztela, eta hemen -10ºra iritsi daiteke.

Otsaila izaten da inguru hauetan hilabeterik hotzena, motzena izateaz gain. Bufandak, eskularruak, txapelak, eta txamarra potoloak, guztiak gertu eduki beharko ditugu, baina kontu haundiagoa izan beharko dugu egunero errepidean ibiltzen garenok, izotza egongo delako.

Benetako negua hasten dela ematen du, Sunbillan, Iturenen eta Zubietan ihauteriak hastearekin batera!

Eta kalean egoteko hotz larregi egiten badu, etxean goxo goxo egoteko aprobetxatu behar, eta adoretsuenentzako tabernetako terrazetan dauden berogailuak!

Udazkena gerturaketan

Ofizialki undiokan udan gauz, baina eguraldixa ikusi besteik ez dau udazkena gerturaketan datorrela konturaketako. Lehenau ilunketan dau, tenperaturia bastante jeitsi da, txaketak eta jerseixak ikusten hasi ga kalian, ta eurixa be hasi da, aspaldiko partez gainera.

Nahiko sikua izan da udia, ta uran biharra be baeuen, mendixan perretxikuak urten ahal izateko be biharrezkua izango da, alen batzuk batu daue hemendik. Basora urteten dauein danontzako urteten badaue, gaizki be ez, baina betiko mouan, asko urtenez gero, batzuk kiluak ta kiluak batu arte ez dia geratuko.

Oñarte eguzkittik ixa ihes itten ibili ga, hemendik aurrera berriz euzkixa dauen egunetan bere epeltasunera gerturatuko ga, horrek emuten dau bizitzia ta. Baina lurra bueltaka dabil, ta urtero errepikatzen dian garaittatik pasaittea egokiten xaku, udako euzkixa faltan botaten dauena, lasai egon daixela, bueltauko da ta!

Negu gorria…

Hala da bai, gogorra benetan aurtengo negua, gaur goizian elur barrixa iñ dau mendixan, nik ia kontua galduta dakot zenbatgarren elurtia dan. Gainera ilunkararako asko hotzittu dau, gabian eurixa itten badau, elurra seguro.

Aurtengo neguak beste gauza bat dako gogorraua itten dauena, hauteskunde kanpainia dau, kanpaina ofizialak hilabete be ez dau irauten, baina hauteskundiak pasaitten dianetik hurringo hauteskundiak deittu artian uste dot irauten dauela benetan kanpainiak.

Bittartian Obama Estatu Batuetako lehenengo presidente afroamerikarra izendatu daue gaur, zeoze aldatuko ete da? Ikusiku.

Azarua

Azaruan sartu ga honezkeo, urtia akaboteko 2 hilabete baino gutxiu geraketan xaku, eta danetik euki du, eguraldi onakin hasi zan, gero eurixa geratu barik, hotz be bai, Urkulun igarri ei da, ta San Prudentzion be bai, usain txarra kentzeko kalteik ez.

Bittartian Munduko herrialderik garrantzitsuenian eta boteretsuenian hauteskundiak ospatu dia, Obamak irabazi dau, horrek aldaketarik ekarriko ete dau? Lehenengua garbi dau, baltza da, ta ez da gutxi, baina hortik aurrera? Krisisa, munduan beste aldian dakoin guduak, horreik danak zer? Ikusiku.

Beste alde batetik, zapatuko egualdixa aprobetxauta, blogari izena emuten xauen Aurrekomendixan eon nintzan, haizia benetan fiña, eta bistak berriz zoragarrixak. Aurrekomendixan jarraittuta, Lizargaraten erromeixia eon zan domekan, egualdixak ez eben larrei lagundu, baina hilian behin errepikaketako asmua ei dakoi, ohittura zaharrak berreskuraketia ez da txarra ez, animo!