Etiketaren artxiboa: eguraldia

Udazkena gerturaketan

Ofizialki undiokan udan gauz, baina eguraldixa ikusi besteik ez dau udazkena gerturaketan datorrela konturaketako. Lehenau ilunketan dau, tenperaturia bastante jeitsi da, txaketak eta jerseixak ikusten hasi ga kalian, ta eurixa be hasi da, aspaldiko partez gainera.

Nahiko sikua izan da udia, ta uran biharra be baeuen, mendixan perretxikuak urten ahal izateko be biharrezkua izango da, alen batzuk batu daue hemendik. Basora urteten dauein danontzako urteten badaue, gaizki be ez, baina betiko mouan, asko urtenez gero, batzuk kiluak ta kiluak batu arte ez dia geratuko.

Oñarte eguzkittik ixa ihes itten ibili ga, hemendik aurrera berriz euzkixa dauen egunetan bere epeltasunera gerturatuko ga, horrek emuten dau bizitzia ta. Baina lurra bueltaka dabil, ta urtero errepikatzen dian garaittatik pasaittea egokiten xaku, udako euzkixa faltan botaten dauena, lasai egon daixela, bueltauko da ta!

Badoia udia

Undiok aste bat falta da, baina uste dot aurtengo udiak emun dauela emun biharrekuak, seguro beruak be badakula egun batzuk, baina igarten da ia iraila erdixa pasauta dauela, gero ta goizau ilunketan dau, goizetan fresko itten dau, jentia ia ez da ikusten udako erropakin, nahiz ta gaur bero iñ dauen, baina orokorrian udako erropak armaixotan sartzen hasiko gara, ta hor atarakottu jerseixak, txaketak ta halakuak.

Ze ingo dauen udazkenian? Auskalo, ni ez naiz Peio Zabala, ta ezingo dot igarri. Neri behintzat udazkeneko hegohaizia asko gustaitten xat, ta ez naiz ehiztarixa, ta hegohaiziak joten dauen egunetan, basotik buelta bat ittea, ta bertako kolore desberdinak ikustea, ta perretxikon batzuk batzea, urteten badaue behintzat, hainbeste gauza iñ leike udazkenian…