Greba Orokorra??

Gaurko greba orokorra euen deittuta, ta leku batzutan jentia geratu da, baina beste batzutan ez dot uste larreiko eraginik euki dauenik.

Bai irratixan bai telebistan esan daue batzun ustez, patronalak, grebak ez dauela eragin haundirik euki, eta beste batzun ustez, sindikatu abertzaliak, jente asko geratu iñ dala. Baina, zeinek dako arrazoia? Nere ustetan ez da izango patronalak esaten dauen besteko arrakasta gutxikua, ezta sindikatuek saltzen dauein mouko arrakastia, ez bata ez bestia.

Ze gertaketan da manifestaziñuetan? Batek kontau edo bestiak kontau, kopuru desberdinak emuten daueila, ta halako kasutan antzerakua gertaketan da.

Hori bai, egun honetan lana ittea erabaki dauenak, ez leike arazoik euki biharko, baina hemen sartzen dia betiko piketiak. Ze eskubide dako jende honek beste batzuiri greba iñ eraitteko? Batak bestian erabakixa errespetaitten dauen egunian, gauza batzuk konponketan hasi leike, ordurarte ezinezkua da.

Tiruak

Atzoko berri garrantzitsuenak izan zian, alderdi politikuen arteko eztabaidan gainetik, Alemanian gazte batek 16 pertsona hil eben bere burua kontauta, Alabaman berriz gizon batek bere familixako 8, beste 3 eta bere buruaz beste iñ eben gero, ta Andaluzia aldian 74 urtetako gizon batek bere medikuak esan otsanakin gustora ez, ta akabo iñ eben.

Zoratuta dau jendia, gero ta sarrixau entzuten dia halakuak. Zek eragitten dau hori? Amodio kontuak? Lanpostua galtzeiak? Irakaslienganako amorruak? Auskalo, bakoitzak bere arrazoiak eukiko eben, ta gauza bat lortu daue, bik behintzat, hil dia, baina jentiak euran gainian berba ingo dau denbora baten, mundu honetatik zeoze iñda doiazela pentsauko daue.

Tiruakin nabilela, gaur Buesa Arenan egon naiz, Olympiakosekuek bai tiro danak sartu, TAUk ez dauena iñ!! Hurringo partiduak Barçan kontra, gogor inbiako daue Berlineko 4ko finalera sailkaketia gura badaue behintzat.

Hausnarketa eguna

Gaur hausnarketa eguna da, ez dakit behixak ta jarten dian moduan jarri bihar garen gu be, o bixarko ze alderdi politikori emun botua erabaki bihar dun. Nik erabakitta dakot, ez noia inori botorik emutea, ez dot sinisketan politikan. Azkenengo hauteskundietararte juan izan naiz botua emutea, baina honezkero ez dot ezebe jakittea gura politikian gainian.

Azkenian lehendakarigai danek boteriakin pentsaitten daue, ta ez herrixakin. Kontua da, astelehenian atzea be hasiko dala kanpainia, ze kanpainarik ez dauzen egun bakarrak hauteskunde bezperako hausnarketa egunak izaten dia.

Bixar botua emutea gura dauenak, emun daixela, nik badakot beste plan batzuk.

Berlusconikeixa bat…

Entzuteko falta zana, Italiako agintari Berlusconik berba itten dauenian beti haundin bat botaten dau, hau da tipua hau!

Azkenengua entzun dotena ez da atzian geraketan, itxuria italiar honek pentsaitten dau hainbeste neska guapa dauzenez, bortxaketak gehiketan diala, ta orduan bortxaketa honeik ekiditteko, neskak beste soldado egon bihar ei dau, ointxe kitto! Gaineratu ei dau ezin izango zala hori burutu, eskerrak, hobeto izango da munduan neska polittak ugari egotea, hainbeste soldado egotea baino, ezta?

Nik uste dot bortxaketak eragozteko buruakin jokatu bihar dala, ta danan gainetik errespetuz jokatuz gero, mundu hobiau baten biziko ginake!

Negu gorria…

Hala da bai, gogorra benetan aurtengo negua, gaur goizian elur barrixa iñ dau mendixan, nik ia kontua galduta dakot zenbatgarren elurtia dan. Gainera ilunkararako asko hotzittu dau, gabian eurixa itten badau, elurra seguro.

Aurtengo neguak beste gauza bat dako gogorraua itten dauena, hauteskunde kanpainia dau, kanpaina ofizialak hilabete be ez dau irauten, baina hauteskundiak pasaitten dianetik hurringo hauteskundiak deittu artian uste dot irauten dauela benetan kanpainiak.

Bittartian Obama Estatu Batuetako lehenengo presidente afroamerikarra izendatu daue gaur, zeoze aldatuko ete da? Ikusiku.

Loterixia dala ta ez dala

Zelako orijinala ezta, egun hontan loterixian gainian berba ittea. Oñatin lehenengo sarixan serie bat saldu daue, ez, neri etxat ezebe tokau, gainea tokau ezkeo be enintzan asko aberastuko, urrin dau nik gastau dotena batazbestekotatik, dezimorik bapez, danak lagunketarako ataraten dian partizipaziñuak.

Bazkalosteko teleberrixan hogei bat minutu egon dia loterixiatik berba itten, nun saldu dian lehenengo 5 sarixak, Oñatin saldu dala lehenenguan zati bat, Bilbon geratu dala diru gehixen, danak pozik eta kaba botilak zabalketan. Tokau etxakon jentian erantzuna be betikua, “behintzat osasuna geraketan xaku”.

Bittartian munduan ez da ezebe gertatu, ez dau gudarik, ez da iñobe gosiak hil, ez da egon genero indarkeriarik, ez dau ERErik, krisirik bez, a bueno, beste zeoze gertatu da, 2 museon gainian eztabaida bat legebiltzarrian, baina hor ia ez naiz sartzen.

Bueno, oñ interneten begiratu bihar dot aber zerbaitt tokau xaten loterixan…

Zapatia burutik gertu

Gaur leku danetan entzuten da bolo-bolo Irakeko kazetari batek zela bota xauen lehenengo zapata bat ta gero bestia George W. Bushi, nahiko argi ibili da amerikanua, ta ez dau batek be jo.

Arabian kulturan, zapatak botatea oso irain haundixa ei da, hala entzun dot irratixan, gorputzan barreneko aldian dauzenez zapatak, honein helburua dian pertsonia oso baju jausten da.

Nik uste dot jente askon amorrua azalketan dauela keinu txiki horrekin, atxilotu iñ daue kazetari hau, baina Euskitzek esaten dauen mouan, “Bejondaiala!”, o hemendik esango zan mouan, “Hik dakok potruak hik!”

Afrikan, o lehenauko Yugoslavian, o Asian, Bushen mouko tiranon bat agerketan bada, normalian Hagako (La Haya) tribunalian akaboko dau, baina beste batzuk ezin dia ikutu itxuria, zela dauen mundua.

Gabonak badatoz

Beti esaten da urtetik urtera gero ta lehenau hasten diala gabonak. Telebistako iragarkixak diala batetik, denda haundixetako turroi, polboroi eta jostailu ilara luziak diala bestetik, eta herrixetako denden eskaparate, kale argi, eta plazako pinua bestetik.

Bai, Oñatin jarri daue pinua honezkeo, undiok etxaue argirik jarri, baina hor dau udaletxian aurrian, tente, bere ingurunetik kanpo, baila hori batzuk zainketan daue bere perimetrua, undiok biluzik dau pinua, baina argi desberdinekin jantzitta dauenian, baila horreik ez dot uste jentia bertara bonbilak harrapotea sartzea eragozten daueinik, barrenengo arramak moztu itten xaue, apur bat zailtxuaua jarteko.

Gainera aurten kale argittan aurreko urtietan baino bastante gutxiau gastauko ei dau udalak, espero hurringuan artian gutxiau izatea, ez dau zetan hainbeste argi jarri biharrik kalian jentia gabonak diala konturaketako.

Ta betikua, turroiakin ta halakuakin kontuz ibili biharko gara, bestela gerri inguru ta ipurdixek igarriko daue!

Aparkaleku merkia

Gaur Legazpin egon naiz, frontoi azpixan dauen aparkalekuan itxi dot kotxia, 5 xentimokin bixar goizeko 11:15ak arte neukan aparkaitteko aukeria, ta dirua sartu dotenian ilunkarako 6:15 zian, 3 ordu 5 xentimo.

Oñatiko lurrazpiko aparkalekutan berriz lehenengo orduerdixa ez da ordainketan, Arrasatekuan berriz ordua euro bat, zelatan dauz halako desberdintasun haundixak halako gertu dauzen hiru herrin artian? Nik behintzat ez dot ulerketan, kotxiak kaletatik kentzea interesaitten bada, prezio merkiak jartea ez zan izango onena?