Etiketaren artxiboa: ibarretxe

Juan Joxeren bi koloretako orrixa

Atzo irrati, telebista eta medio danetan entzun eta ikusi ahal izan urrian ospatzekua dan galdeketarako ze galdera izango dian, ta papela bea be zelakua izango dan, berdia ta zurixa, ta gainera plastifikatua.

Emuten dau Espainia aldetik ezezko borobila jasoko dauela proposamen honek, undiok legia sortzeko besteik ez dala kontutan hartuta.

Galdeketakin jarraittuta, zeatik ez da itten beste era bateko galdeketia? Jentian iritzixa jakittea komeni ba da gai garrantzitsuan gainian…

Adibidez:
1. galdera: Ba al dakizu zenbaterainoko kalteak sortuko dituen herrietan eta natur ingurunean, bakarrik hiriburuetan geltokiak izango dituen Euskal Y-ak?
2. galdera: Ados al zaude guztion diruarekin AHT bezalako azpiegitura erraldoi bat eraikitzearekin? Baldin eta tren sozialaren beharrik ez badago?

Eta Juanjok esan eben moduan, “Bakea nahi dugulako”, baina kasu hontan esan biharko zan “Amalurra maite dugulako”.

METROBILBAO PORTUGALETEN

Atzo ikusi nuen albistegietan eguneko berri garrantzitsuena, metroa Portugaleteraino heldu dela!! Poztekoa da horrelakoak entzutea, garraio publikoa bultzatzeko ekimen bat baita.

Lehenengo bidaian, Ibarretxe buru zela, agintariak joan ziren, bagoi guztia eurentzako zen, ez zeuden estututa, eta gainera irten zutenean kazetariak zain zituzten inaugurazio zinta nola mozten zuten ikusteko.

Lehenengo bidaia hau egin zenetik ordu batzutara ireki zen jendearentzako zerbitzua. Orduan estuxeago bidaiatuko zuten. Eta egongo dira egun batzuk, metroan bidaiatzea sardina lata baten barruan joatea bezalakoa izango dela, batez ere ordu puntetan, baina orduan Ibarretxe eta konpainiak beraien auto ofizialetan bidaiatuko dute, beraien txofer ofizialek gidatuta.