Herreraneko biribilgunian ez da ikusten!!

Oñ dala hilabete inguru, Azkoagain futbol zelairako bidia samurrau topaitteko, kartel batzuk jarri ebein Oñati aldian, justo Errealeko beteranuak etorri aurretik agertu zian honeik perretxikuan antzera.

Ba Herrerako biribilgunian dauen seinalia oso altura txarrian dau, Triana aldetik kotxiakin urtetera zoiazenian ez da ezebe ikusten ta aurrerau atara bihar da muturra, oso arriskutsu geraketan da hola, ez dau hori konponketaik?

Mundumira eta PESA

Atzo Antzuolan egon nintzan, Mundumira jaixan. Giro oso politta euen, gainera egualdixak be lagundu eben. Kalian Afrikatik etorrittako tinbalakin, jendia dantzan, geroko kontzertutan be jende ugari, ta Barcelonatik etorrittako Ojos de Brujo taldiakin, bakoitzak barrutik ataratako erritmuak jarraittuz.

Jai hau Antzuolan ospatu bihar zala jakin zanetik, esan ta esan ibili dia autobusian bertaraketako, ta guk hori iñ geben. Normalian ibilbide zirkularra itten dauen autobusa hartu (Antzuolatik pasaitten dana) ta Bergaran beste autobus bat hartu biharra euki geben, bixak ordainduta, ta bueltan be berdina, danera 4 autobus txartel ordaindu bihar pertsonako, lurralde bus txartelak be gainera ez eben balixo, Oñatitik Bergarara ezik.

Gabian Bergaran autobusian sartu ginanian gazte batzuk erreklamazio orrixak eskatu otsain autobus gidarixari, ta ez dakoi arrazoi faltarik. Beti Oñatikuak ibili bihar hola…

Krisia?? nun dau ba?

Leku danetan entzuten dun hitza da, krisia, baina ez dakit zenbaterainokua dan, jende asko hortik zihar fan dalako. Batenbatzuk etxian geratuko zian, baina artian be ezaun da jendia falta dala. Ni bizi naizen inguruan esaterako, normalian kotxiandako lekua topaittea kostau itten da, egun honeittan berriz gura dozun beste leku dakozu.

Krisirik ez egonez gero, zer gertatuko zan orduan? Auskalo…

Tranbiantzako dirurik ez dau

Aste honetan entzun du Debagoienian ittekuak dian tranbiantzako dirurik ez dauela, egixa esan ez naiz asko larriketan, uste dot tranbia itten hasi aurretik beste aukera batzuk begiratu biharko ziala. Gasteiz edo Bilbon mouko hirittan tranbia bat egotea ondo ikusten dot, asko errazketan dau hiri barruko mugimendua.

Baina hemen? Gure bailara honetan? Benetan biharrezkua da? Ezin leike minibus pilatxo bat jarri oingo autobusak baino sarritasun gehixaukin? Hala behintzat ikusi ingo da jendiak erabiltten dauen ala ez. Gero gainera betiko arazua dau, guk Oñatitik urteteko lehenengo San Prudentzion eskalia in biharko geike, Bergara aldera edo Arrasate aldera itteko, ta tranbian ordez autobusak baldin badia bidai horreik itten daueinak, arazo gutxiu egongo diala uste dot bi aldetara zuzenian fan ahal izateko. Ta uste dot tranbiantzako lanak ittea baino merkiaua izango dala.

Momentuz gurian aurrera doiana AHT da, Aramaixo aldekuairi galdetu bestela, aber zelako bueltak in bihar dauein bidia itxitta dauelako. Honen mouko azpiegiturak baldin badia gobernutik bultzaketan daueinak, herri-arteko komunikaziñua ez da konponduko.

ETB eta euskara…

Ni ez naiz telebista ikusi zalia, baina aurrekuan Kalaka saiua ikusi neben apur baten. Gai interesgarrixa eukan, etorkinan gainian.

Aurretik be esanda dakot ETBk zelako jarrera lotsagarrixa erabiltten dauen euskeriakin, aste honetan be berdina pentsau xat, ta egunero ikusiko dia halakuak, baina lehen komentau doten moduan, ez dot telebista larrei ikusten. ETBko kazetari batek politikari katalandar batekin elkarrizketa bat euki eben, katalanez noski, ta azpitituluak behian euskaraz jendiak ulerketako.

Gero edozein euskalduni elkarrizketia bi hizkuntzetan itten daue, euskaraz eta gazteleraz, azpitituluak jartzea ez da errazagua? Euskaldunari euskaraz iñ elkarrizketia, ta azpitituluak gazteleraz, ta alderantziz. Baina normaltasun egoera baten ei gauz, ta gauza danak bikoiztu iñ bihar dia jende danak ulerketako, normalena elkarrizketak bakoitzari bere hizkuntzan ittea izango zanian, benetako gizarte elebidun baten biziko bagina…

Potemkinen itzulera

Atzo Oñatiko Gaztelekuan egon nintzan, beste jende askon artian, Potemkin aspaldiko partez agertokixan gainian ikusteko. Benetan “potente” itzuli dia, ta poztekua da, gainera bageukan gogua ikusteko.

Gaztelekura heldu aurretik entzun geben debeku batzuk jarri ziala kontzerturako, han bertan ikusi gittun kartelek baieztatu doskuin, “Bakarrik edari biguinak sartu ahal dira”, “18 urtetik beherakuentzat sarrera debekatua”, “Ezin da erre”.

Gaztelekuan egon dian kontzertu batzutan egon naiz, ta aspaldixan ez da egon tabernarik bertan, nahiz eta barria gertu dauen. Kontzertu gehixenetan (ni egon naizenetan behintzat), 18 urtetik beherakuak gutxi izan dia, gehixenak kanpotik etorrittakuak, ta asko ni baino zaharrauak. Halakotan egon danak badaki trago bat zelako ondo sartzen dan kontzertuan zauzela, ta dirua iñ daueinak kaleko tabernatakuak izan dia, gaztelekuan barria jarri ahal izanda. Ez dot esaten honekin mozkortuta akabo bihar dozunik kontzertuan, ura edo freskagarrin bat be edain leikelako.

Gero Herri Egunian, herri bazkaixan ardaua, pattarrak, patxarana, whiskixa,… dana libre, ta hor ez dau adin mugarik, edozeinek hartu leike patxaran kopa bat, kontzertuan edango zeben garagardua edo kalimotxua baino edari indartsuaua, baina ez dau bape arazorik.

Nere ustetan, gaztelekua kontzertuak itteko leku oso ona da, ondo entzuten da, jendia be sartzen da, ta halakotarako barria zabalik egonez gero, kontzertu gehixau ingo zian, ta jende gehixau fango zain honeittara.

Beste alde batetik, Oñatin musika taldiak indartsu dauzela emuten dau, jarraittu daixeila hola!

Oñatiko lan batzuk

Oñati inguruan itten dabizen bi lan edo obran gainian gura neke idaztea.

Lehenengua herri barruan da, “Correos” parian biribilgune barrixa iñ daue, ta bidegorrixa doia kuartelan ondotik, jolasparke bat be badabiz jarten, ta kurioso xamar geratuko dala emuten dau. Baina gauza bat gaizki ikusten dot, zebrabideraino eskilarak iñ daue, baina ez dau emuten umekotxiakin ta gurpildun ahulkixakin dabizenakin pentsau daueinik, ze igo bihar daue, bidegorritik? Neri behintzat etxat bape normala pentsaitten.

Beste obria kanporatxuau dau, Munazategi uste dot dala gunian izena, San Pedrotik Madalenara bidian jasoten hasi zian industrialde barrixa. Bidian asfaltua bota daue, eskinatan farolak be jarritta dauz, ta aspalditik nahiko geldi dau itxuria krisian eraginez, baina jende asko ibiltten dala hortik kontutan hartuta, bai oinez, bai korrika, bai bizikletan, eta oso goiz ilunketan dauela, zeatik ez daue argixak jarten? Emun itten dau behintzat jarteko mouan dauzela.

Udazkena gerturaketan

Ofizialki undiokan udan gauz, baina eguraldixa ikusi besteik ez dau udazkena gerturaketan datorrela konturaketako. Lehenau ilunketan dau, tenperaturia bastante jeitsi da, txaketak eta jerseixak ikusten hasi ga kalian, ta eurixa be hasi da, aspaldiko partez gainera.

Nahiko sikua izan da udia, ta uran biharra be baeuen, mendixan perretxikuak urten ahal izateko be biharrezkua izango da, alen batzuk batu daue hemendik. Basora urteten dauein danontzako urteten badaue, gaizki be ez, baina betiko mouan, asko urtenez gero, batzuk kiluak ta kiluak batu arte ez dia geratuko.

Oñarte eguzkittik ixa ihes itten ibili ga, hemendik aurrera berriz euzkixa dauen egunetan bere epeltasunera gerturatuko ga, horrek emuten dau bizitzia ta. Baina lurra bueltaka dabil, ta urtero errepikatzen dian garaittatik pasaittea egokiten xaku, udako euzkixa faltan botaten dauena, lasai egon daixela, bueltauko da ta!

Ni Hao Txinatik

Ostiralian urten geben Txinaruntz, aurtengo oporrak pasaitteko asmuakin. Bidai luze baten ostian heldu ginan.


Beijingen egon arren, gure hostala dauen gunia ez da bape modernua, Txina orijinala dala esan leike. Ta igarten da interneta doan euki arren hostalian, ez dala hain samurra gura dozun lekuan sartzea, blog honetan idazteko googlen galdetuta sartu biharra euki dot, zuzenian ezin leike.


Bestela hemengo jentiak jatorra emuten dau, gauza asko ez euki arren gu gauzen inguruan bizi dianak, danak ikustenttuzu sakeleko telefono onekin, zelan dian kontuak…


Hurringorarte, Ziajian (o antzeako zeoze)

Usako garbixa?

Gaur aspaldiko partez Usakon bainotxo bat hartu dot, ura hotza euen benetan! Baina ez nator uratik berba ittea, zelaixan ta ingurutan dana zikinkexia ikusi dot, botila hutsak, plastikozko poltsak, eta halakuak. Zaborra botateko poltsak badauz, baina danak ez daue erabiltten. Batzuk zeoze ikasi biharra badakoi garbitasun kontutan.

Beste alde batetik han dauen “txabolatxua” konpondu iñ daue, aurrekua zisko iñda jare ebeiñ harrikadekin, dana apurtu in bihar, aber zenbat denbora irauten dauen osorik. Azkenian allauko da momentu bat Usakon bainaitea debekatuko daueina, apur bat danon artian zainketan badu, ez da halakorik pasauko.