Donejakue bidia kostatik – Baamonde-Santiago (10)

p { margin-bottom: 0.21cm; }

2010-08-15 Baamonde –
Santiago Konpostelakoa (88km)

Aterpetxekuak
bultzatuta, falta xakuna egun baten ittera animau ginan, oso samurra
ei zan, ta egixa da, nahiko samur in geben, hori bai, errepidetik.
Hasieran N-VI ta gero N-634 hartuta. Azkenengo zatixan, Arzuan, bide
frantsesakin juntau ginan, ta hor hoian jende pillia. Undiokan baina
Santiagora allau aurretik aldatz batzuk igo biharra euki geben.

Eguerdiko ordubata
aldian allau ginan Obradoiroko plazara, dana jendez lepo. Gero
azkenengo zigilua ta ziurtagirixa jasotera fan ginan erromesan
bulegora.

Danera 920km iñ ostian,
gure helburua lortu geben, Santiagora allaittea. Bidian eukittako
bizipenak barruan eukikottu denbora luze baten.

Donejakue bidia kostatik – Vilela-Baamonde (9)

p { margin-bottom: 0.21cm; }

2010-08-14 Vilela –
Baamonde (85km)

Errepidia hartu, ta
aldatz batzuk pasau ostian, lehenengo geldialdixa Mondoñedon geukan.
Gotzonen lagun pare batekin geratuta geuzen, gainera Erdiaroko azokia
euen bertan. Jende pilla bat ebilen, ta azokiak danetik eukan, ardaua
botaten dauen itturri ta guzti! Bertan bazkaldu du, lasai hartu du
goiza.

Porto da Xesta igotea
tokaitten xakun, luzia bai, baina oso etzana. Bide dana
gorabeheratsua, ta Vilalba pasau ostian, etapia Baamonden akabo
geben.

Afaittera Amurrioko
hirukote batekin eta Kataluniako bikote batekin batera fan ginan,
bidian ezaututako jendia, Galicia izeneko tabernara. Añtxinako erara
jarrittako tabernia, Oñatiko Gurian antzera. Jatekuak eskaketara
gizon xelebre bat etorri xakun, bizar zuri luze ta guzti eukan
aguratxo bat, kung-fu pelikulan agerketako moukua, Xoan Corral zan
hau, aktoria ta poeta, ta bere poesia batzuk errezitau doskun.
Akaberan bakoitzari txartel bana be emun doskun, hauxe jarten dau:

“Cando nacín en
Galicia

chamábanme neno rico

como ía a ser pobre

nacendo nun paraíso.”

Donejakue bidia kostatik – Soto de Luiña-Vilela (8)

p { margin-bottom: 0.21cm; }

2010-08-13 Soto de Luiña
– Vilela (106km)

Hemendik oinezkuantzako
ta bizikletan goiazenantzako bide berdina dau, errepidia. Herritxo
pila baten artetik pasau ginan. Lehenengo aldiz eurixa iñ doskun
bidian. Hasieran zirak ta jantzi, alforjak babestu, ta jarraittu in
geben, baina geldiketara erabaki geben, Santiago izeneko herri baten.
Realzale bat ezautu geben bertan, ez da normalena hori! Geldi geuzela
aprobetxauaz bertan bazkaldu geben, goiz izan arren.

Gero martxa, apur bat
atertuta euen ordurako. Dana errepidez, Luarca, Navia, La Caridad
pasau, ta Figuerasera. Hemen autobideko zubiko oinezkuantzako pasotik
Ribadeora (Galiziako sarreria). Aterpetxia beteta euen allau orduko,
ta Vilelara fan ginan. Beste aldatz haundi batzuk igo bihar. Hemengo
aterpetxia oso ondo euen, nahiko barrixa emuten eben. Kuriosuena
aurreko egunian gure leku berdinian lo iñ eben bikote bat, teorikoki
oinez itten ebitzenak bidia, gu baino orduerdi beranduau allau ziala,
ez dakit zela, autobusian, taxixan, autostop,… baina halako
jendiatik bizikletan goiazenok kanpuan geraketako arriskua daku.

Donejakue bidia kostatik – Xixon-Soto de Luiña (7)

p { margin-bottom: 0.21cm; }

2010-08-12 Xixon – Soto
de Luiña (67km)

Bizikleta tailer baten
bizikletia ondo jarteko aprobetxau geben. Normalian baino beranduau
urten geben gainera. Hiriburutik urtendakuan lasaittasuna hartu
geben, kotxe larrei seguru ibiltteko. AS-19 errepidetik Avilesera
allau ginan. Bertan bazkaitten geuzela oinez itten ebilen Nereakin
juntau ginan, bata bestian abenturakin enterau ginan orduan.

Bazkalostian, apur bat
deskantsau ostian martxa in geben. El Praviano eta Navasera bidian
aldatz galantak igo, ta Cudillerora. Errepidetik herriraino jeitsi
ginan, ta gero atzea errepidera fateko beste aldatz haundi bat igo
bihar. Kilometro gutxira geukan lo itteko lekua, Soto de Luiñan.
Kostaldeko mendixetan galdutako herritxo bat.

Donejakue bidia kostatik – San Esteban de Lece-Xixon (6)

p { margin-bottom: 0.21cm; }

2010-08-11 San Esteban de
Lece – Xixon (95km)

Teorixan etapa motza
tokaitten zan, baina Villaviciosan kontrako bidia hartu ta 24km
gehixau in gittun, gainera aldatza igo bihar! Herritxo baten galdetu
geben, ta eskerrak, buelta iñ, ta artian be beste aldatz potente bat
igoteko, Valdediosetik Peon aldera, dana ez geben igo, Pedrosotik
N-632 errepidia hartu, ta hemendik Xixonera.

Kostako bide honetan ez
dau bide samurrik, danian itten dau bidiak gora ta behera, gazteleraz
esaten dan mouan “rompepiernas” ta hola fan ginan Xixoneraino.
Hemen erromesandako lo itteko leku mouan Deva kanpinga dau, guk gazte
aterpetxian iñ geben lo. Xixonen bertan ezin geratu sagardaua edan
barik, bertako lagun batekin batera, batzuk jausi zian!

Donejakue bidia kostatik – Santillana de Mar-San Esteban de Lece (5)

p { margin-bottom: 0.21cm; }

2010-08-10 Santillana de
Mar – San Esteban de Lece (110km)

Jaiki ginanian goiz zan,
ta ez geben ezebe zabalik topau, ta 10 bat kilometro in gittun
armozau barik. Halako baten, herritxo batetako etxe baten atarixan
mahai bat ikusi geben kafe ta esne termuekin, madalenak, zumua, ta
beste hainbat gauzakin, ta han ebitzen neska mutiko pare bat jendiari
armozua eskeinketan. Hantxe armozau geben guk, ondo montauta dakoi
gero.

Comillas, San Vicente de
la Barquera pasau ostian, Unqueran bazkaldu geben. Gero Llanes ta
beste herri batzuk pasauta Ribadesellara allau ginan. Jakinian geuzen
aterpetxian, hemendik 7 bat kilometrora, ez euela ezebe, inguruan
tabernarik be ez euela, Ribadesellan in gittun erosketa batzuk ta
alforjan gainian poltsak jarritta San Esteban de Lecesera fan ginan,
bidia oso gaizki markauta, ta buelta luze bat in geben.

Azkenian behintzat allau
ginan, ta leku arazorik be ez euen. Dutxau, Ribadesellan erosittako
pizzak jan, ta lasai egon ginan, han eutsen beste batzukin
tertulixan. 10Ak jota argixak kendu bihar, ta lotara fan aurretik
zerura begira, izarrak besteik ez zian ikusten!

Donejakue bidia kostatik – Santoña-Santillana de Mar (4)

p { margin-bottom: 0.21cm; }

2010-08-09 Santoña –
Santillana de Mar (82km)

Hasieran fletxa horixa
jarraiketan hasi ginan, baina segituan buelta in geben, narra artian
sartu ginalako. Noja aldera errepidez jarraittu geben, ta bertan
sartu barik Somora allau ginan. Hemen beste itsasontzi bat hartu
bihar Santanderrera pasaitteko. Trafiko haundixa euen bertan, ta bake
earra hartu du hiritik urten dunian.

Zati batzuk fletxa
horixa jarraittuta, beste batzuk berriz errepidetik, Santillana de
Mar-era heldu ginan. Aterpetxian lekurik ez eta bertako Kanping-era
fateko esan doskuein, bungalow baten in geben lo, prezio berezixakin,
ta bertako zerbitzu danak erabiltteko aukeriakin, igerilekua tarteko.
Bainutxo bat hartu ostian erropak garbiketara, ta behin dutxauta
herrira.

Herri kuriosua da
Santillana, gazteleraz esaten dan mouan “Las 3 mentiras de
Santillana de Mar, ni es santa, ni es llana, ni tiene mar”.
Lehenagoko erara dau herrixa, ta politta dau.

Donejakue bidia kostatik – Bilbo-Santoña (3)

p { margin-bottom: 0.21cm; }

2010-08-08 Bilbo –
Santoña (82km)

8rak aldian urten geben
Atxuritik, errekia ezkerraldetik hartu ta hasi ginan. Bidegorrixa dau
ixa danian, bukatu zanian errepidia hartu bihar Portugalete inguran.
Ezkerraldeko herrittatik pasau ginan, Barakaldo, Trapaga,
Ortuella,… ta azkenengo zatixa bidegorri zabal eta ondo jarrittako
batetik iñ du, Abanto eta Muskiz artian dauen La Arena
hondartzaraino. Lainotuta euen, ta ez ebilen jende larrei.

Zati bat hondartzatik in
biharra euki geben, ta benetan kostau itten da bizikletiak dakon
pixuakin. Behin errekian beste aldian bi aukera eutsen, 120 eskilara
maila igo, edo portu bat igo, aldian geukanakin onena errepidia
hartu, ta pazientziaz puertua igotea, Kobaronera. Hemendik
kostaldetik hoian bide bat hartu du, oso zoru ona eta laua
Ontoneraino (Cantabria). Hemen fletxa horixak jarraiketia erabaki du,
ta tremendako bueltia emutea tokau xaku. Behintzat leku baten
“pasabolos”era jolasten ikusi du talde bat, kirol ezezaguna
guretzako, boluekin txirluak jo ta aber zeinek urrinen bota, kuriosua
benetan.

Baltezanatik Otañesera
aldatz haundixak pasauttu, gogorra, ta gero Santullan pasau ostian
Castro Urdialesera allau ga. Hemen bazkaldu du, oso ondo.
Bazkalostian portura fan ga, ta hemen kapoeirako talde bat ikusten
egon ga, arrantzalien gurdi baten gainian jarritta, etzin be in ga,
ta ixa lo hartu be bai!

Errepidez Laredoraino
allau ga, hemengo hondartzan itsasontzi bat hartu du, Santoñara
allaitteko. Hemengo gazte aterpetxian hartu lo itteko lekua, oso
prezio onian gainera afaixa, lo ittea eta armozua. Afalostian
herritik bueltatxo bat ta goiz lotara.

Donejakue bidia kostatik – Deba-Bilbo (2)

p { margin-bottom: 0.21cm; }

2010-08-07 Deba – Bilbo
(100km)

Fletxa horixa jarraittuz
gero, Debatik Kalbario igotea tokaitten da, gero Mutrikura fateko. Gu
zuzenian fan ginan Mutrikura, N-634 errepidetik, etapa osua in geben
errepidetik. Hemendik Ondarru, Markiña-Xemein, Bolibar eta Munitibar
pasau ostian, hori bai, aldatzak ugari, Gernikara allau ginan. Hemen
bazkaldu, eta bazkalostia lasai hartu geben beruatik.

Morga igo geben, ta
hemendik Larrabetzura ta gero Lezamara. Gure asmua bertan lo ittea
zan, baina aterpetxia beteta euen, ta elizako atarixan lo ittea
eskeini doskuein, baina guk Bilbora fatea erabaki geben, pentsinon
bat topauko gelakuan. Bilboko aterpetxera be deittu geben, 4 leku
eukaila. Bilbora allau ginanian berriz deittu geben, ta ordurako ez
eukain lekurik. Hotel baten galdetu ta prezio altua eukala ikusitta,
alde zaharrera mobiu ginan, pentsinon bat topaitteko asmotan.

Auskalo zenbat
pentsinotan galdetu geben, baina danak beteta! Halako baten kalian
mutil batekin juntau ginan, aber Donejakue bidia itten gebizen, ta
guk baietz, baina ez geukala lotarako lekurik. Bere etxia eskeini
doskun orduan, badaezpada telefono zenbakixa hartu gotsan, ta bila
jarraittu geben. Azkenerako etsi, ta eskeintzia onarketa pentsau
geben, kalian juntau ginan beakin. Gure asmua afaittera inbitaittea
zan, baina bea lagunakin hoiala. Atxurira fan ginan bere atzetik,
etxe barri bat zan, undiokan bizittera fateko euen bertara, ta han
bizikletantzako lekua, ohiak ta dutxia geukan. Hurringo goizian
giltzak buzoian botateko ta listo. Guk ez geben ezauketan, beak gu be
ez, gainea ez eukan gure telefono zenbakirik ta ezebe, baina erakutsi
doskun undiokan jende ona badauela mundu honetan. Fabore earra iñ
doskun behintzat Santik. Dutxau, kalian afaldu, trago pare bat ta
goiz etxera, egun dana bizikleta gainian ittiak ez dau barkaketan!

Donejakue bidia kostatik – Irun-Deba (1)

p { margin-bottom: 0.21cm; }

Aurtengo udan Gotzonek
eta bixok Donejakue bidia iñ du bizikletan, Kostako bidetik. Hemen
doia iñdako etapen laburpentxo bat.

2010-08-06 – (Oñati –
Legazpi) Irun – Deba (96km)

Oñatitik urten geben
bizikletan, lehenengo helburua Legazpiko tren geltokixa zan. Ez zan
oso ondo hasi gure bidaia, minutu bateatik trena galdu gebelako,
baina prisa haundirik ez euen ta hurringuari itxoin gotsan. Ordu ta
laurdeneko bidaian ostian Irunera heldu ginan. Hemengo in biharrekua
kredentziala lortzea zan, lehenengo Junkaleko elizaraino fan ginan,
ta kontua da tren geltoki onduan dauen elizan emuten daueila.

Behin kredentzialak
hartuta bidiakin hasi ginan, hasieran ondo, fletxa horixak jarraittu
bihar zian. Gidak jarten eben puntu batzutan bizikletantzako
errepidetik hartzea komeni zala, lehenengo zatixa oinezkuen
berdinetik iñ geben, ta Guadalupeko elizara allaittea kostau xakun
benetan, harri sueltuak, lurra labana, aldatza,… danetik. Elizian
onduan, arbolapeian, hamaiketakua itteko geratu ginan, bista earra
dau bertatik, Hondarribixa, Hendaia, Irun, Aiako Harriak,…

Energia hartuta
Jaizkibel igo geben, kostaldian egoteko ez da makala bea! Gainera
egun hortan bero itten eben, ta artian ezpaten pikadan kontra in
bihar! Errepidetik jaitsi geben portua, ta azkenengo zatixan eskilara
maila batzutan bizikletian pixuakin burruka iñ ostian Pasai
Donibanera heldu ginan. Oso herri politta da, kale estu-estuakin.
Ezauketan ez dauenantzat gomendatutako bisita.

Txalupara bizikletak
igoteko komerixak iñ ostian, Pasai San Pedrora pasau ginan bertan.
Hemendik berriz kaleik kale Donostiara. Ulia igoteko gogo larrei be
ez geukan, ta bidia be ez da oso ona izango bizikletan fateko.
Lehenengo Zurriola ta gero Kontxa, pasau gittun, bixak jendez lepo,
eguraldi bikainan kontura. Bazkaixa Antiguoko taberna baten, apur bat
lasai egon ginan gero, digestiñua iñaz.

Gero hasi zian
komerixak, lehenengo Igeldo igo bihar, zelako aldatzak! Ta hemendik
fletxa horixa jarraittuta kostaldeko “basotik” doian bidia hartu
geben, oso senda estua, narrak ugari, harri sueltuak,… eskerrak
puntu baten behintzat ura topau gebela. Kostata baina allau ginan
Orixora, hemendik N-634 errepidia hartu geben, Zarautz, Getarixa,
Zumaia, Itziar igo, ta helmuga Deban. Danera 96km hanketan, goizekuak
kontauta, ta lo itteko lagun baten etxian, hondartzatik bertan. Ze
hobeto afaldu aurretik bertan bainu bat hartzea baino!!