Kooperatiben Eguna

Adin-mugarik gabe, gure bideen jabe. Espazioak hartuz, gure aukerak sortuz, konplexurik gabe, gure lanabesen jabe. Halaxe ari gara kooperatibismoa eraikitzen. Aukerak sortzen, kolektiboan eta kolektibotasunerako. Kooperatibismoaren oinarrian, baina, ikaskuntza dago, ikaskuntza indibiduala eta kolektiboa. Zertarako? Barrurantza hazita, kanpokoa eraldatzeko. Jon Sarasuak ederki laburbiltzen du: Tituluak birrindu, barrurantza hazi. Ikasteko sortu eta sortzeko ikasi. Izan, egiteko izan. Egin, izateko egin. Aldarrikapenez harago, egiteak eraldatzen duelako errealitatea, eta egiten ikasten dugulako izaten. Baina kooperatibak ez dira kooperatiba, herria eta herrigintza bere DNAn ez badute, eraldaketa soziala bere diskurtsoaren ardatza ez bada. Herria lantegi, lantegia herrigile eta lantegia herri. Sinesten dut, kontraesanekin eta

Segi irakurtzen

Ospatzeko arrazoi bila

Fresko antzean hasi dugu uda, udaberriak lehor-lehor utzi dituen belardien lasaitasunerako. Azken egunotako euriei esker, lasaiago jango dute Udalatx azpiko abere eta baratzeek, eta ziur kaleko kotxez betetako baserri bideek ere hartuko zutela lasaitua. Iraunkortasuna eta ekologia bogan ditugun garaiotan, harrigarria iruditzen zait garraio publikorik gabeko auzo turistikoak izatea oraindik. Turismoaren edo energia azpiegituren aitzakiarekin, hiritarrok segitzen dugu lur emankorrak erasotzen; herri garapenaren izenean plakez, kotxez eta inora ez daramaten tren azkarrez betetzen. Funtsean, eredu aldaketarik nahi ez dugun bitartean. Lainopean bai, baina panorama eskasarekin hasi dugu uda. Bai hemen, baita aberatson onespenarekin iheslarien hilerri bihurtu diren mugetan ere. Baina

Segi irakurtzen

Heldulekuak

“Krisi egoeretan shocketik salbu mantentzen gaituena gure errelatoa da: nor garen, gure erroak, gure ibilbidea, gure historia.” Halaxe dio Naomi Kleinek “Shockaren doktrina” (2009) dokumentalaren hasieran, 2008an lehertutako krisiaren testuinguruan. Orduan ere krisi sistemikoaren ideiarekin luze aritu ginen: sistemaren kaosa, krisi ekonomikoa, ekologikoa, demografikoa, kulturala… Eta egungoa ere ez da oso ezberdina. Osasun larrialditik irten gabe, larrialdi ekologikoari buruz aritu zaizkigu, krisi energetikoaz… eta, azkena, gerra. Krisi sistemikoaren eta kolapsoaren ideiak berriz ere protagonismoa hartzen du, bakean uzten ez gaituen euli gisa. Etorriko den kolapsoaren aurrean, lehengaien gaineko espekulazio saio berri bat da gaur egungoa. Baina ez, kontsumo maila hau

Segi irakurtzen

Bidea helburu

Aspaldi galdu nuen blogeko edukiaren zati bat berreskuratu dut lagun bati esker. Fagor Etxetresnak itxi zen urtekoak dira azken mezuak, 2013 amaierakoak. Hasi naiz begiratzen blogean zenbat kontu jartzen nituen… eta aizue, zelako emaria. Asteroko eduki finkoak, iritzi artikulu formal eta informalen bilduma, ikus-entzunezkoak… Sare sozialetako mezu motzetatik harago, hitz aspertuei eta hausnarketei tartea ematen nien seinale. Eduki aldetik, Puntuako artikuluen ildo bertsuko mezuak dira ordukoak ere. Freskoagoak eta arinago idatziak, akaso. Baina egia da badaudela termino batzuk garai hartan presente ez nituenak: zaintza, esaterako. Ez dut uste hau soilik nire egungo egoera pertsonala ezberdina delako izango denik. Ausarta izango naiz, eta esango dut gizartean eta aldarrikapenetan presenteago dugula orain bizitza erreproduktiboaren inguruko diskurtsoa. Mugimendu feministaren garaipenaz

Segi irakurtzen

Berotasun bila

Leihoko markotik sekulako hotza sartzen da. Beno, egia esan etxea zirrikituz beteta dago. Hemen ez dago isolamendurik: etxe zaharra da, iluna eta hezea. Ez da gure etxea, ez. Alokairu jasanezin bat ordaindu behar dugu hilero. Jasotzen ditut laguntzak, bestela ezingo nuke aurrera egin. Baina… ai! Neguko egun hotz hauetan jatordu duina izan edo etxe txiki hau epel mantendu, bien artean aukeratu behar izaten dut. Pobrezia energetikoa deitzen diote. Familia asko omen gaude horrela, duintasuna mantentzeko ikaragarrizko zailtasunekin. Ikusezinak garen arren. Halaxe da, bai. Argindarraren eta gasaren prezio ikaragarriak, soldatak ez bezala igotzen den KPIa, alokairu garestiak… negu hau sekula baino

Segi irakurtzen