Arrotzak zaizkit goitik beherako ereduak. Arrotzak, baina ezagunak. Eremu eta maila guztietan ditugu goitik beherako ereduak: harremanetan, kudeaketa ereduan, mugimendu sozialetan, herrigintzan bertan. Gune horizontal eta seguruak behar luketenak sarri bertikal zaizkigu, kudeaketa, praktika eta eredu ez demokratikoa dutenak. Badauzkagu pertsonen eta kolektiboen arteko goitik beherako harremanak, bata bestearen gainetik dagoela irudikatzen dutenak. Besteak beste, …
Tag: alternatibak
Mar 12
Kooperatiba politikoak
1985ean ULARCOko Zerbitzu Zentralek bultzatutako ikerketa pilotua dut esku artean: La experiencia de Mondragón como proceso. 1971n ULGOReko Kontseilu Sozialak jasotako hausnarketa irakurri, eta begiak zabal-zabalik jarri zaizkit: “jarrera kontsumistak, austeritatetik urrun daudenak eta kapitalistak” hazten ari direla dio, eta beharrezkoa dela formazio kooperatiboa. 1971n, bai. Frankismo garaian, krisi bezperatan, kooperatibak hazkunde bizian murgilduta zeudela. …
Ira 25
Bizitza erdigunera ekartzen
Eraikitzailea izateko zailtasunekin hasi dut artikulua, hitzak amorruz jaurtiz. Amorruz, Confebasketik (zein Jaurlaritzatik) zabaldutako azken mezuekin. Amorruz, komunikabide nagusietan kontrako diskurtsoek lekurik ez dutelako, soldata jeitsiera edota kaleratzeak irtenbide bakarra direla errepikatzen digutelako. Amorruak, baina, bide motza du. Gauzak aldatu ahal izateko, inpotentzia eta etsipena gainditzea ezinbesteko dugu. Alternatibak egon, badaude, baina ez dira mainstream, …
Urt 17
Gelditu ditzagun makinak!
Grebak ezertarako ere balio ez duela sinestarazi digute. Lan eskerga egin dute borrokaren antzutasunaren mezua zabaltzen. Hala ere, garaipen txiki eta handiekin errelatoa piskanaka aldatzen gabiltzala iruditzen zait maiz. Jada inork gutxik jartzen du zalantzan garbitzaile edota erresidentzietako emakumeek greba egiteko duten zilegitasuna, eta jakin badakigu lehenago edo beranduago, baina garaipena lortuko dutela. Denbora kontua …
Urr 06
Gutxiespenez
Honakoa 2014-10-06ko Asteleheneko Goiena-rako idatzitako artikulua da, Zabalik zutabean topatuko duzuena. Asteburuko planei buruz idaztea nuen buruan, enpresen parte-hartzeaz hitz egiten duten bitartean lan baldintzak okertzen dituzten enpresariei buruz idaztea baztertu ondoren, beste gai polemikoekin egin bezala. Baina joan den astean Jose Luis Bilbao jaunak hitz egin zuen. Hitz egin zuen ezagutzen dituen ustelkeria kasuak gordeko …
- 1
- 2