Quantcast

Tag: demokrazia ekonomikoa

Adegi, zergak eta langileen parte-hartzea

Ez da lehenengo aldia Adegi-ren adierazpenek goiza muturtu didatena. Guibelaldek dio Gipuzkoako Bilduk ez dituela inoiz lanpostuak sortu, eta orain lanpostuak arriskuan jartzen ari direla, aberastasunaren gaineko zerga aplikatuz enpresariak larrituz. Osasun mental eta emozionalaren kalterako, twitterreko erabiltzailearen TLra jo dut, eta perlatxoak topatu. Con impuestos ¿quien va asumir el riesgo de iniciar una actividad …

Continue reading

Euskal ekonomiaz

Euskal ekonomiaren inguruan bi hitzaldi izan ditugu azken astean Arrasaten: Debagoienako Gure Esku Dago taldeek antolatutakoa lehena, eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna lantzen ari den taldearena bigarrena. Luxuzko gonbidatuak izan ditugu bietan ere: Adrian Zelaia, Joseba Barandiaran eta Oskar Arantzabal batetik, eta Nekane Jurado bestetik. Biak euskal ekonomiari buruzkoak izanda ere, oso sentsazio ezberdinarekin …

Continue reading

M15: eredu parte-hartzailea aldarri

Zenbat hashtag; #nonosvamos, #spanishrevolution, #acampadasol… baita #acampadaLacoste ere (gustatuko litzaidake Donostiako Lacoste fenomenoa ikustea ba…). Zenbat twitter-eko mezu. Zenbat bideo eta argazki, facebook eta twitter bidez zabaldu direnak, eta komunikabide “ofizialetan” zabaldu ez direnak, orokorrean. Eta zenbat gai hausnarketak egiteko. Mezu honetan “sare sozialetako iraultzari” buruz hitz egin ahalko nuke, baina horretarako badaude adituago diren …

Continue reading

Kooperatibismoa sustatzen eta sarea josten

Maiatzaren 28an Demokrazia Ekonomiaren II. Topaketa ospatu zen, Arrasateko Kulturaten. Jardunaldi aberasgarri eta interesgarria izateaz gain, ekimen berezi baten hasierako puntua izan zen, bertan bildu ginenon arduretako batzuk bideratzeko tresna. Tresna interesgarri eta erabilgarria bihur daitekeena. Azaleratutako ardurak bideratzeko honako helburuak aurrera eramatea interesgarria dela kontsideratu dugu, epe ertain eta luzera begira: Kooperatibismoaren eta ekonomia …

Continue reading