Fresko antzean hasi dugu uda, udaberriak lehor-lehor utzi dituen belardien lasaitasunerako. Azken egunotako euriei esker, lasaiago jango dute Udalatx azpiko abere eta baratzeek, eta ziur kaleko kotxez betetako baserri bideek ere hartuko zutela lasaitua. Iraunkortasuna eta ekologia bogan ditugun garaiotan, harrigarria iruditzen zait garraio publikorik gabeko auzo turistikoak izatea oraindik. Turismoaren edo energia azpiegituren aitzakiarekin, …
Tag: Ordizia
Urt 29
Banderizotatik ihesi
Goiberriko irakurle askok bezala, nik ere ikastolan ikasi nuen. Ama irakasle urte luzez, eta aita ere zuzendaritzan aritua. Gogoan dut bazela garai hartan klase elebidun bat, B ereduaren azken arrastoak. Esango nuke nahastu gintuzten arte ez genuela ezagutu zer zen “aniztasuna”. Hori bai, guztiok ginen zuriak eta euskal jatorrikoak. Ordutik pasa dira urte dezente, eta …
Aza 13
Banderizoak
2011n egin genuen lehen tobera Debagoienean: herri antzerki satirikoan Bergarak Arrasate epaitu zuen. Salaketa gordinak izan ziren, eta akusatuaren aulkian, hozkailu eta garbigailu bat, Arrasateren ikur. Bertan irten ziren ordura arte ahapeka esaten genituenak: kooperatibek garapen ekonomikoa lehenetsi dutela ongizate sozialaren aurrean, “punky de postal” garela, furgoneta/autokarabanadun iraultzaileak… Barre algara artean amaitu zen epaiketa hura, …