Antzokiko ateak zabaldu, publikoa sartzen hasi eta teloia igo aurreko minutu luze horiek. “Aiaiai, badatorrela, hastera doala”. Halaxe imajinatzen ditut GiTBko kideak, webgune berria estreinatu bezperetan. “Ea ze artikulu dauzkagun weberako…” Eta hortxe, tartean, neurea. Lehen aldiaren urduritasunez idatzitako hitz zaparrada bat. Horixe besterik ez. Ondo dakigun moduan, lehen aldiak ez direlako sekula onak izaten, …
Category: kolaborazioak
Ots 24
Ukazioa printzipio gisa
Datuek balio dute egoerak deskribatzeko, gertatutakoak azaltzeko, estatistikak egiteko… Baita errealitatea eraldatu eta hobetzen saiatzeko ere. XIX. mende erdialdean, Manchester hiriko langile auzoetan bizi-itxaropena 26 urtekoa zen. Industrializazioak ekarritako bizi baldintza gordinen erakusgarri da datua, eta ez da imajinazio handiegirik behar orduko miseriak irudikatzeko. Garai hartan sortutako kontsumo kooperatibak errealitate hori eraldatzeko tresna gisa ulertu …
Abe 16
Orekak egituratzen
Azken aldian “soldata emozionala” kontzeptua hainbat espaziotan entzun dut; funtsean, soldata prekarioak disimulatzeko espresio ponposoa da. Baina bai, egia da proiektu sozialetan lan egiten dugunontzako eurotan neurtu ezin den balio erantsia duela lanak, sinesten dugun proiektuan aritzeak zentzua ematen diola egunerokoari. Dena den, pasio horrek baditu bere arriskuak eta muga beharrak: lan-ordu kopurua, ordainsariak, (auto-)presioa, …
Abe 02
Hezkuntza politikoa
Pultsera morearekin irten zen gure txikia eskolatik pasa den ostiralean, poz-pozik. ‘Honek minik ez esan nahi du!’ esan zidan harro. Arratsaldean, berriz, eskolako emaila jaso genuen: azaroaren 30ean greba egin(go) dute, gehiengo sindikalaren deialdiari erantzunez. Irribarrez irakurri nuen, ni ere poz-pozik. Iruditzen zait pedagogiari edota hezkuntza sistemari buruz hitz egitean ez diegula greba eta mobilizazioari …
Urr 28
Ari gara
Enpresa piramidalei inbidiaz begiratzen diet batzuetan: eskema zurrunak, ondo definitutako funtzioak, esplizitatutako botere guneak, washing pixka batekin disimulatuak… estandar garbietan oinarritua guztia. Gogorra bezain sinplea. Bestelako eskemetan lan egiten saiatzen ari garenontzat, berriz, konplexutasuna nonahi. Lan molde berriak definitu eta geureganatzen saiatzen gara, ingurunea kontrara daukagun arren. Errepikatzen diogu geure buruari bizigarritasuna, eraldaketa… eta tarteka …