Grebak ezertarako ere balio ez duela sinestarazi digute. Lan eskerga egin dute borrokaren antzutasunaren mezua zabaltzen. Hala ere, garaipen txiki eta handiekin errelatoa piskanaka aldatzen gabiltzala iruditzen zait maiz. Jada inork gutxik jartzen du zalantzan garbitzaile edota erresidentzietako emakumeek greba egiteko duten zilegitasuna, eta jakin badakigu lehenago edo beranduago, baina garaipena lortuko dutela. Denbora kontua …
Tag: greba
Ira 16
Errepidean barna
Sekula ez zait gustatu Formula 1-a. Erruberak eta gasolina gastatzeko modu absurdua iruditzen zait, tinpanoak hautsi eta ingurugiroa kutsatzeko afizio bitxia. Errepidean emozioa sentitzeko ez da beharrezkoa Formula 1-a. Nahikoa da N-1 eta GI-632 errepideak zeharkatzea. Zuloak. Zikinkeria. Errepide bazterreko belarrak. Putzuak. Eta guztia Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakiz. Ahaldun Nagusiaren eta Bide Azpiegituretako Diputatuaren erabakiz. …
Urt 19
Greba orokorrarekin bueltaka
Greben kontzeptua, gaur egungo planteamendua, egokia den ala ez, askotan izan dut buruan. Gogoan dut ikastola eta unibertsitate garaietan zein zen greba egitearen arrazoia eta ondorioa, kasu gehienetan, esango nuke. Izan ere, baziren batzuk arrazoia bera txiste moduan hartzen zutenak, gutxiengoak. Baina gehiengoa zen greba egin eta kafetegira joan edota atzeratutako lanak egiteko aprobetxatzen zutenak. …
Urt 12
Egungo lan erreformak eta eskubideen murrizketak
Badirudi bagabiltzala konturatzen pasa den urtean egindako lan erreformek ez zutela helburu lanpostuak haztea. Eta ez da hori lortu, jakina. Epe motzera ezin dituztela emaitza oparoak lortu, hori ere egia izan liteke. Hala ere, badira ikertzaileek 90. hamarkadako krisian argitaratutako zenbait artikulu, non hartutako erabakiak guztiz okerrak direla (okerrak baino, alferrikakoak) enplegua sortzeko. Hona hemen …
maiatza 18
Greba orokorra
Egun on. Maiatzaren 21a. Greba deialdia. Hasi dira sindikatuak mugitzen, baina ez dira bakarrak. Alderdi politiko eta gizarte eragileez gain, euskal blogosfera mugitzen ari da. “euren krisia eurek ordain dezatela”. Horixe da lema. Helbide hau da mugimendu horren seinale: http://www.grebaorokorra.info/ Hemen, greba deialdia internet bidez zabaltzeko ekimenak: http://www.grebaorokorra.info/wiki/index.php/Azala#Dokumentuak