2009ko otsailean sortu nuen Twitter sarean kontu pertsonala. Denbora pasa den arren, irribarrez oroitzen ditut urte haiek. Sare sozialak komunitatea sortu, eraiki eta elikatzeko erabiltzen genituen garai hartan. Egoa puzteko beharra orduan ere bazen, baina saregintzarako eta elkarlanerako gogoa eta indarra zegoen atzean. Aspaldi da Twitter eraldaketarako tresna gisa bizi ez dudana. Beti izan da …
Tag: goiena
Eka 30
Urteurrenak
Maiatzeko aldizkaria ekainean iritsi zitzaidan, ohi bezala, astebete inguruko atzerapenarekin. Duela 20 urteko furgonetaren argazkia ezagutu nuen, baita ilusioz betetako kazetariena ere. GoiTB-ren urteurrenak, baina, Arrasate Telebistara eraman ninduen oharkabean. 30 urte bete ditu aurten. 30! Aitortuko dizuet itzelezko pena eman zidala gure ATB (eta Arrasate Press) galtzeak. Gogoan dut, 7 urtetxorekin, aitaren telebista programa grabatzen zuten bitartean kristalaren beste …
Urt 17
Gelditu ditzagun makinak!
Grebak ezertarako ere balio ez duela sinestarazi digute. Lan eskerga egin dute borrokaren antzutasunaren mezua zabaltzen. Hala ere, garaipen txiki eta handiekin errelatoa piskanaka aldatzen gabiltzala iruditzen zait maiz. Jada inork gutxik jartzen du zalantzan garbitzaile edota erresidentzietako emakumeek greba egiteko duten zilegitasuna, eta jakin badakigu lehenago edo beranduago, baina garaipena lortuko dutela. Denbora kontua …
Ira 20
Agur eta ohore
Uztailaren 15etik artikulu hau buruan, baina ezin hitzak topatu, aita. Bi hilabete pasa dira jada. 2 hilabete Gasteizko ZIUn hil zenetik. Maite zaitugunez inguratuta. Guztiok batuta, besarkada amaigabeetan murgilduta. Astea ere hala pasa zenuen, anai-arreba eta ilobez inguratuta. Leku hotza epel bihurtu zuten guztiek, belarrira xuxurlatutako abesti iraultzaileekin, irrintziekin, barre algara eta eskertza sentikorrenekin. Guztiok …
Ots 04
Bagara-ri merezitako aitortza
Peluka eta toga jantzi genituen berriz ere. Eszenatokian Lope oñatiar edo aramaioarra, On Pru epailea, atsuak, baserritarrak… guztiak Bagara epaitzeko prest, bere itxiera ekitaldian. Sentimendu gazi-gozoz betetako uneak izan ziren. Urteotan bizitako une ederrak, proiektuak, erronkak… errepasatu genituen umore klabetan, hausnarketa hutsetatik harago, herrigintzan oinarritutako eraldaketa praktikan jarri izanaren sentsazioa nagusituz. Izan ere, urteotan Bagararen …