Ez dut Facebook faltan botatzen, oro har. Erabaki politikoa izan zen kontua ezabatzea, ardura sozialetik egina. Izan ere, lasai asko esaten diogu edonori norekin eta zertaz aritzen garen, gure datuen erabilerak dituen arriskuei ezikusi eginez. Dena den, sare sozialetan murgilduta segitzen dut. Azken hilabeteotan, adibidez, LinkedIn-i (sare profesionalagoari) kasu egiten hasi naiz. Eta hau begitako …
Tag: euskara
maiatza 15
@berria Ziztada jaialdiko Tobera
Orain dela hilabete batzuk BERRIAren aldeko Ziztada Jaialdia egin genuen Arrasaten. Bertan Tobera txiki bat, epaiketa bat, egin genuen. Eduki librearen aldeko (baita euskarazko edukiaren alde) keinutxo bat egin nahian, lan-taldean egindako gidoia sarera igotzea erabaki genuen, “Creative Commons Aitortu Partekatu” lizentziapean. Hemen duzue: Tobera Ziztada
Urt 09
Ikerketa eta euskara – #sarekohizkuntzak
Orain dela egun batzuk blog honetan erantzun gehien jaso zituen mezua idatzi nuen, eta geroxeago Facebook-en jarraitu zuen eztabaida luze bat sortu zuen. Eztabaida hartan, euskararen rola ikerketan gaia aipatu zen, gai hori berori jorratzen ari ez ginen arren. Horregatik, oraingoan gai hori lantzeko asmoa dut, asmo onenenetik, eta oraingoan ere nire ezagutza apaletik. Badira …
Urt 04
Herrigintza, euskara eta komunikazioa
Badakit sarean orain dela gutxi eztabaidatzen aritu zirela hainbat lagun, sarean erabili beharreko hizkuntzaren inguruan. Eta hainbat iritzi irten ziren (nola zen hura, “zenbat buru, hainbat aburu”?). Ez nintzen oso adi egon eztabaida hartan, zoritxarrez, baina gaurkoan hitz batzuk idatzi nahi nituen horri buruz. Gaurkoan, nire ezezagutzatik, sarean enpresek duten euskararekiko trataerari buruzko hitz batzuk …