Quantcast

Tag: ilunkaran

Bidea helburu

Aspaldi galdu nuen blogeko edukiaren zati bat berreskuratu dut lagun bati esker. Fagor Etxetresnak itxi zen urtekoak dira azken mezuak, 2013 amaierakoak. Hasi naiz begiratzen blogean zenbat kontu jartzen nituen… eta aizue, zelako emaria. Asteroko eduki finkoak, iritzi artikulu formal eta informalen bilduma, ikus-entzunezkoak… Sare sozialetako mezu motzetatik harago, hitz aspertuei eta hausnarketei tartea ematen nien seinale. Eduki aldetik, Puntuako artikuluen ildo bertsuko …

Continue reading

Lehenengo bi asteak

Lanpostuz aldatu dut ikasturte hasierarekin batera. Lanki utzi, eta ELA sindikatura egin dut jauzi. Aldaketa orok dakartzan beldur eta urduritasunei aurre egin, eta Bilbora joan-etorriak hasi nituen irailaren 14an. A8ko bihurgunez betetako bi asteotan, bilera informal eta formalez bete zait agenda. Eta errealitate ezberdinez bete zait koadernoa. Besteak beste, garbikuntza sektoreko bilera batean egoteko aukera …

Continue reading

Ilunak argituz

Ordu luzeak pasa ditugu Arrasate inguruko kooperatibak kritikatzen. Multinazional hutsak direla, kapitalistak, galdu dutela funtzio soziala, eraldaketa soziala beraien planetan sartu ere ez dela egiten, gabezia handiak daudela balio kooperatiboen inguruan… Ondo arrazoitutako kritikak izan dira batzuetan, arinkeriaz beste batzuetan. Erronka enpresarialez jositako hamarkadak izan dira. Gerra ondorengo Arrasate banatu eta gosetuan hasi, frankismotik pasa, …

Continue reading

Kooperatibak irla direnean

Debagoienean kooperatibak ohikoak dira, Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren hastapenetatik bailaran izaera juridiko ohikoa bihurtu da. Komunikazio kooperatibak, industria kooperatibak, zerbitzuak, hezkuntza… esparru guztietara hedatu da kooperatibismoa. Demokrazia ekonomikoa, berdintasuna, elkartasuna… (nahi) ditugu erakundeotan. Kooperatibak ez dira perfektuak, kooperatibismoa egunerokoan praktikara eramatea ez da erraza, baina eredu justua(agoa) da. Hala ere, inpresioa daukat berdintasuna eta eraldaketa soziala …

Continue reading

Sindikatuen rola kooperatibetan

Ez dut orain dela gutxi arte sindikalgintzarekin inongo kontakturik izan, grebetako manifestazioetan soilik. Urrunekoak iruditu zaizkit beti, neure errealitatean lekuz kanpo, nolabait. Kooperatibak dira neure ingurunea, eredu kooperatiboarengan sinesten dut nik. Enpresa eredu horretan sindikatuek ez dute kabidarik. Izan ere, langileek (bazkideak) badituzte bideak beraien hitza ordezkatu eta aintzakotzat hartzeko. Organoak deritzaie, Kontseilu Errektoretik Batzar …

Continue reading