Entzierroa komentatzen genbiltzala, tinbrea. Komuneko paper banatzailea etorri zitzaigun bulegora, Usurbildik zuzenean. Ez geunden komuneko paper beharrean, baina banatzaileak argi zuen: komuneko papera da enpresa batetako gauzarik garrantzitsuena. Ez folioak, ez wifia, ez inpresora. Komuneko papera. Kontatu zigun duela urte pila bat Olaberriako lantegi handi eta garrantzitsu batekin izandako pasadizoa. Nagusietako batek deitu omen zion …
Tag: biziola
Uzt 08
Kooperatiben Eguna
Adin-mugarik gabe, gure bideen jabe. Espazioak hartuz, gure aukerak sortuz, konplexurik gabe, gure lanabesen jabe. Halaxe ari gara kooperatibismoa eraikitzen. Aukerak sortzen, kolektiboan eta kolektibotasunerako. Kooperatibismoaren oinarrian, baina, ikaskuntza dago, ikaskuntza indibiduala eta kolektiboa. Zertarako? Barrurantza hazita, kanpokoa eraldatzeko. Jon Sarasuak ederki laburbiltzen du: Tituluak birrindu, barrurantza hazi. Ikasteko sortu eta sortzeko ikasi. Izan, egiteko …
Mar 25
Heldulekuak
“Krisi egoeretan shocketik salbu mantentzen gaituena gure errelatoa da: nor garen, gure erroak, gure ibilbidea, gure historia.” Halaxe dio Naomi Kleinek “Shockaren doktrina” (2009) dokumentalaren hasieran, 2008an lehertutako krisiaren testuinguruan. Orduan ere krisi sistemikoaren ideiarekin luze aritu ginen: sistemaren kaosa, krisi ekonomikoa, ekologikoa, demografikoa, kulturala… Eta egungoa ere ez da oso ezberdina. Osasun larrialditik irten …
Urr 09
Utopiaz harago
Goierriko Koopfabrika hasi genuen pasa den astean Ordizian, BiziOla sarearen ekimenez eta Olatukoop eta Ordiziako Udalaren laguntzaz. Kooperatibismoaz, Ekonomia Sozial Eraldatzaileaz eta alternatiben saretzeaz aritu ginen, baita lurraldearen egituraketari buruz ere. Bazen saio horretan Debagoienera itzularazi ninduen zerbait. Aita oroitu nuen, jakina, gozatuko baitzuen kooperatibismoaren irakurketa integral harekin. Baina harago, mugimendu kooperatiboaren saretzearen ilusioa zen …
Ira 25
Bizitza erdigunera ekartzen
Eraikitzailea izateko zailtasunekin hasi dut artikulua, hitzak amorruz jaurtiz. Amorruz, Confebasketik (zein Jaurlaritzatik) zabaldutako azken mezuekin. Amorruz, komunikabide nagusietan kontrako diskurtsoek lekurik ez dutelako, soldata jeitsiera edota kaleratzeak irtenbide bakarra direla errepikatzen digutelako. Amorruak, baina, bide motza du. Gauzak aldatu ahal izateko, inpotentzia eta etsipena gainditzea ezinbesteko dugu. Alternatibak egon, badaude, baina ez dira mainstream, …