Quantcast

Tag: hezkuntza publikoa

40

Artikuluaren izenburua ez da mamiak eskatzen duena, badakit. Hamarkada aldaketari omenaldia egin nahi nion, hori da egia. Baina zer izan zen 1983a, gure gurasoentzako berezia izateaz gain? Frikiok, adi: AEBn A taldea telesailaz gozatzen hasi ziren, Arpanet TCP/IP protokoloa aplikatzen hasi zen (Internet-en garapenean gakoa) eta lehenbizikoz telefono mugikor bat merkaturatu zen. Gertuxeago, uholde izugarriak. …

Continue reading

Ukazioa printzipio gisa

Datuek balio dute egoerak deskribatzeko, gertatutakoak azaltzeko, estatistikak egiteko… Baita errealitatea eraldatu eta hobetzen saiatzeko ere. XIX. mende erdialdean, Manchester hiriko langile auzoetan bizi-itxaropena 26 urtekoa zen. Industrializazioak ekarritako bizi baldintza gordinen erakusgarri da datua, eta ez da imajinazio handiegirik behar orduko miseriak irudikatzeko. Garai hartan sortutako kontsumo kooperatibak errealitate hori eraldatzeko tresna gisa ulertu …

Continue reading

Hezkuntza politikoa

Guraso elkarteak grebari babesa adierazteko egindako bilkura

Pultsera morearekin irten zen gure txikia eskolatik pasa den ostiralean, poz-pozik. ‘Honek minik ez esan nahi du!’ esan zidan harro. Arratsaldean, berriz, eskolako emaila jaso genuen: azaroaren 30ean greba egin(go) dute, gehiengo sindikalaren deialdiari erantzunez. Irribarrez irakurri nuen, ni ere poz-pozik. Iruditzen zait pedagogiari edota hezkuntza sistemari buruz hitz egitean ez diegula greba eta mobilizazioari …

Continue reading

Banderizoak

2011n egin genuen lehen tobera Debagoienean: herri antzerki satirikoan Bergarak Arrasate epaitu zuen. Salaketa gordinak izan ziren, eta akusatuaren aulkian, hozkailu eta garbigailu bat, Arrasateren ikur. Bertan irten ziren ordura arte ahapeka esaten genituenak: kooperatibek garapen ekonomikoa lehenetsi dutela ongizate sozialaren aurrean, “punky de postal” garela, furgoneta/autokarabanadun iraultzaileak… Barre algara artean amaitu zen epaiketa hura, …

Continue reading