“Munduketariak”

Patxi Zubizarretari esker termino berri bat dugu gure hiztegietan: munduketaria. Munduketaria izatea da mundukeriei ezetz esatea, baietz esanda. Mundua konpontzea, eraikitzetik. Euskararen alde egitea, Babelgo dorrearen aniztasunetik. Arrakalei aurre egitea, komunitatea ahaldunduz. Aitortuko dizuet Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren testuinguruan sortu digun kontzeptu honek maiteminduta naukala. Urte luzez eraldaketari buruz hitz egiten, justizia sozialari buruz, eredu sozioekonomikoa aldatzeari buruz… Funtsean, munduketariak garela esateko. Gure txikia eskolara daramagunean, munduketari txikiak sortzen ari garenaren ilusioz egiten dugu. Guraso elkartean amesten dugu gure txikiekin batera mundukeriak alde batera uztea lortuko dugula. Hezkuntza komunitatean sinesten dugu desorekez betetako herri eta gizartea iraultzea posible dugula. Eta

Segi irakurtzen

Beharrezko ditugun ametsak

Komuneko paperari buruz idatzi behar nuen gaur ere, baina errebelatu zait A lankidea. Nahiago duela beste edozeri buruz irakurtzea. Eta halaxe utzi nau ba, blokeatu xamar, ideiak ere hoztuta. Begiak itxi, eta amets pixka bat egiteko aprobetxatuko dut aukera. Apurtxo bat soilik, etorkizun hobe eta bizigarriagoak imajinatzeko beste. Egia esan, barrenak eskatzen dit urte berria esperantzarekin hastea, egin ditzakegunei buruz aritzea. Gure herrietako desorekei buruzko datu gordinak ekar nitzakeelako, hezkuntza mailako desoreketatik hasita, baina diagnostikoak elkarbanatu baino, nahiagoko nuke beste errealitate posibleak irudikatzen saiatzea. Irudikatu nahi nuke ertzetakoak erdigunean dituen herria. Irudikatu nahi nuke aniztasuna euskaraz eta duintasunez kudeatzeko baliabideak

Segi irakurtzen

Udazkena

Justu antzean natorkizue indarrez, boligrafoaren eta teklatuaren artean jauzika, artikulua ezin josi. Udazkenak biluztutako zuhaitzen gisara, mugimendu geldoan, leun, negu hotza jasateko indarra gordetzen. Barrenak tristurei buruz hitz egitea eskatzen dit. Gorputzak, aitortzak egitea. Baina, oinarrian, udazken gogor eta triste honi itxiera eman nahi diot behingoaz. Ez nabil beranduegi, ez, etxeko haritzak duela gutxi galdu baitu azken hostoa. Ez dakit inflexio-puntuak existitzen diren benetan. Erantzun bila, definizio matematikora jo dut, baina 1.800 karakteretan irakurketa existentziala egin eta aldi berean deribatu bikoitzak aipatzea gehiegizkoa iruditu zait. Beraz, aitaren abizenari traizio egin, eta zorroztasunari uko egingo diot gaurkoan. Ez dakit bizitzako zein

Segi irakurtzen

Komuneko papera (2)

Berriz ere, bulegoa komuneko paperez bete zaigu. Paper banatzailea arduratuta izango dugu hainbeste katarro, alergia eta doministikurekin. Edo, nork daki, berari eskainitako artikulua irakurriko zuen akaso. Kontua da artikulu honen izenburuak ere eman duela zeresana gurean: gehiengo sinplez erabaki behar izan dugu lankideok, ezin adostasunik lortu. Komunetik behera zen nire lehen aukera. Prestatu gabeko bilerak, proposamen antagonikoak, itsukeriak, itxurakeriak, erresistentziak… eta txermenak. Guztiak bildu, eta guztiak komunetik behera. Ti-ta. Halako zabor pilarekin, baina, estolderietako langile finak etorriko zaizkidala kargu hartzera, hori ere pentsatu dut. Araztegian ikaragarrizko panoramak ikusten direla kontatu ziguten duela gutxi. Bikotekidearen lantokiko bulegokoek konpresak, hori banekien, baina

Segi irakurtzen

Komuneko papera

Entzierroa komentatzen genbiltzala, tinbrea. Komuneko paper banatzailea etorri zitzaigun bulegora, Usurbildik zuzenean. Ez geunden komuneko paper beharrean, baina banatzaileak argi zuen: komuneko papera da enpresa batetako gauzarik garrantzitsuena. Ez folioak, ez wifia, ez inpresora. Komuneko papera. Kontatu zigun duela urte pila bat Olaberriako lantegi handi eta garrantzitsu batekin izandako pasadizoa. Nagusietako batek deitu omen zion telefonoz, laguntza eske. Arazo larri bat zutela, enpresan komuneko paperik gabe gelditu zirela, eta langileak sutan “zeuzkala”. Larria izango zen, bai, kalean “kategoria baxuagokoak” ikusteko gai ez zenak bere izenez deitu zionean. Lanetik irten eta etxera itzultzean, ezin izan nion tentazioari eutsi. Pasadizoak protagonismoa behar

Segi irakurtzen