Quantcast

Tag: zaintza

Orekak egituratzen

Azken aldian “soldata emozionala” kontzeptua hainbat espaziotan entzun dut; funtsean, soldata prekarioak disimulatzeko espresio ponposoa da. Baina bai, egia da proiektu sozialetan lan egiten dugunontzako eurotan neurtu ezin den balio erantsia duela lanak, sinesten dugun proiektuan aritzeak zentzua ematen diola egunerokoari. Dena den, pasio horrek baditu bere arriskuak eta muga beharrak: lan-ordu kopurua, ordainsariak, (auto-)presioa, …

Continue reading

Elkar zaintzen segitzeko garaia

Eskola publikoa aukeratzeko arrazoiak zeintzuk izan ziren azaltzeko artikulua idaztera ausartu nintzen; badaezpada, matrikulazio epea bukatu zenean. Izenburutik hasita banderizoen aurkako mezua zen arren, ikastolen aurkako bandoan kokatu ninduten hainbatek. Mezua ulertzeko gaitasun faltagatik akaso, itsukeriagatik beharbada, edota segregazioaren aurrean beren burua justifikatzeko beharragatik. Zorionez, ikastoletako hainbat gurasok eskertu zuten artikulua, guztiak banderizoekin eta segregazioarekin …

Continue reading

Etorkizuna amesten

Mahai-inguru, elkarrizketa eta bazkalosteko hitz aspertuetako galdera: Nola irudikatzen duzu etorkizuna? Erantzuna? Norberaren zamek eta momentuko umoreak baldintzatua, zalantzarik gabe. Horregatik, erantzun azkarra ekidin, eta amesteko eta imajinatzeko postura hartu dut tarte batez. Ezkerrera eta gora joan zait begirada. Ezkerrera, eta gora. Ez dakit hori den amesteko postura ohikoa, edo hautu pertsonal ez-kontzientea den. Dena …

Continue reading

Urteurrenak

Maiatzeko aldizkaria ekainean iritsi zitzaidan, ohi bezala, astebete inguruko atzerapenarekin. Duela 20 urteko furgonetaren argazkia ezagutu nuen, baita ilusioz betetako kazetariena ere. GoiTB-ren urteurrenak, baina, Arrasate Telebistara eraman ninduen oharkabean. 30 urte bete ditu aurten. 30! Aitortuko dizuet itzelezko pena eman zidala gure ATB (eta Arrasate Press) galtzeak.  Gogoan dut, 7 urtetxorekin, aitaren telebista programa grabatzen zuten bitartean kristalaren beste …

Continue reading

Jostorratzak prest!

Erosketak bukatuta, etxera bidean Famarekin elkartu naiz. Jaiegunetan Senegalgo arropa biziak janzten ditu, baina gaur ez zuen horretarako indarrik. Kontatu dit Ordiziako zaharren egoitzan “bere aiton-amonak” hiltzen ikusten dituela tantaz tanta. Ez dit esan zabor poltsak erabiltzen dituztela babeserako, baina bai beldurtuta dagoela. Oso. Baina zaindu egin behar dituela, “zeinek egingo du bestela”. Etxean jada, “osasunaren eta …

Continue reading