Orain dela hilabete batzuetatik Coop57-ko bazkide naiz. Finantza sozialak bultzatzen dituen kooperatiba da, egoitza Katalunian eta Euskal Herrian nodoa duena. Zertarako egin nintzen bazkide? Ba, bazkide laguntzaile gisa, nire aurrezkiekin proiektu sozial berriei laguntzeko eaukera ematen didalako. Potentzialtasun handia duen proiektua da, beste ekonomia eta finantza eredu bat bultzatu nahi duena. Perspektiba pixka bat hartu, …
Tag: arrasate
Api 17
Sinatze ekitaldi hunkigarria Arrasaten
Aitortuko dizuet ez nuela larregiko ilusio edo esperantzarik Gure Esku Dago mugimenduarekin, zerrendatzera ez noan hainbat arrazoirengatik. Apirilaren 12an Arrasaten bizitakoak, baina, gauzak aldatu zituen. Egun horretan Arrasaten adierazpenaren sinatze ekitaldia egin zen, Kultur Aten (hemen argazkiak). Gure Esku Dagoko Arrasateko taldearen eta ingurukoen lan bikainari esker Kultur Ate Arrasateko pertsona esanguratsuz bete zen, Arrasateko …
Mar 02
Zarzuelaren zergatiaz
(Eguneko bigarren mezua, badakit. Ez da errepikatuko, lasai) Batzuetan zalantzan jartzen dut zergatik egiten dudan zarzuela. 16 urterekin hasi nuen abentura, irakasten ahalegintzen zen kantu irakasleak La Tabernera del Puerto obra ederrean papel garrantzitsu xamarra eskaini zidanean. Obra ederra da, geurea delako, euskal doinuez eta doinu ederrez blai dagoena. Eta urte hartan deskubritu nuen antzerkia. …
Ots 05
Euskal ekonomiaz
Euskal ekonomiaren inguruan bi hitzaldi izan ditugu azken astean Arrasaten: Debagoienako Gure Esku Dago taldeek antolatutakoa lehena, eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna lantzen ari den taldearena bigarrena. Luxuzko gonbidatuak izan ditugu bietan ere: Adrian Zelaia, Joseba Barandiaran eta Oskar Arantzabal batetik, eta Nekane Jurado bestetik. Biak euskal ekonomiari buruzkoak izanda ere, oso sentsazio ezberdinarekin …
Abe 30
Debagoieneko lehen #Tobera: Arrasate errudun
Banuen gogoa Toberari buruzko hitz batzuk idazteko, hainbat arrazoigatik. Gaurkoan, azken egun frenetikotatik pixka bat deskantsatu ondoren, badoaz. Ezer baino lehenago, eta girotzea ezinbestekoa denez gero, hona hemen Aitor Sarasuak idatzitako bertsoak, hunkigarri eta egi frankoz betetakoak. Hartu minutu batzuk ikusi eta entzuteko, merezi du-eta. “Tobera: fauna txiki bat” Aitor Sarasuak egindako kopla ederra from …
- 1
- 2