Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila. Aitortuko dizuet ahozabalik utzi ninduela, ikusten nuena ezin sinetsi. Komunikabideak erabiltzearekin nahikoa ez, esparru pertsonala erabili duzue langile mugimenduaren aurka. Zuek, zerbitzu publikoak bermatu, indartu eta hobetzeko konpromisoa izan beharko zenuketenok. Zuek, gure txikien etorkizunarekin konprometituta egon beharko zenuketenok. Hezkuntzako langileen greba eta mobilizazioa kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko borroka da. Langileen lan-baldintza hobeek gure txikien kalitatezko hezkuntza bermatzeko baldintzak sortzen dituzte. Ratio baxuak ezinbestekoak dira aniztasunaren kudeaketa
Segi irakurtzen