Sindikatuen rola kooperatibetan

Ez dut orain dela gutxi arte sindikalgintzarekin inongo kontakturik izan, grebetako manifestazioetan soilik. Urrunekoak iruditu zaizkit beti, neure errealitatean lekuz kanpo, nolabait. Kooperatibak dira neure ingurunea, eredu kooperatiboarengan sinesten dut nik. Enpresa eredu horretan sindikatuek ez dute kabidarik. Izan ere, langileek (bazkideak) badituzte bideak beraien hitza ordezkatu eta aintzakotzat hartzeko. Organoak deritzaie, Kontseilu Errektoretik Batzar Nagusira, Kontseilu Sozialetik pasata. Organo horien bidez bideratzen da lan-bazkideen hitza eta botoa. Hainbatetan hitz egin bezala, organo eta mekanismo horiek ez dute beti bermatzen parte-hartzea, bereziki tamaina handiko kooperatibetan. Sarri, ordezkaritza botoa eta iritzia delegatzera mugatzen da, hainbat arrazoi medio erabakietan parte hartzea alde

Segi irakurtzen

Adegi, zergak eta langileen parte-hartzea

Ez da lehenengo aldia Adegi-ren adierazpenek goiza muturtu didatena. Guibelaldek dio Gipuzkoako Bilduk ez dituela inoiz lanpostuak sortu, eta orain lanpostuak arriskuan jartzen ari direla, aberastasunaren gaineko zerga aplikatuz enpresariak larrituz. Osasun mental eta emozionalaren kalterako, twitterreko erabiltzailearen TLra jo dut, eta perlatxoak topatu. Con impuestos ¿quien va asumir el riesgo de iniciar una actividad empresarial en Gipuzkoa?.#EnpresaEguna — ADEGI (@ADEGI) May 29, 2014  Ea ba. Zergak. Bere zentzua eta helburuak. Aldeko eta kontrako iritziak izanda ere, egun zergen funtzioa da gizartearen beharrei erantzutea. Alde batetik, behar “sozialei”: osasuna, hezkuntza edota gizarte zerbitzuak, besteak beste. Bestetik, garapen sozioekonomikorako egitasmoei. Sozio

Segi irakurtzen

Kooperatibak eta krisia: demokrazia/parte-hartzea, eraginkortasuna eta konpromisoa

Aste honetan izan dugu FOROKOOPen VI. Biltzarra. Aurtengoan, kooperatibak krisiaren aurrean gaia landu da, hizlari eta eztabaida interesgarriekin. Desadostasunen bat izan genuen geure artean, krisi garaian kooperatibetako demokraziaren baliagarritasunari buruz hizlari batek esandakoarekin. Parte-hartzea oztopo gisa ikusten zuen hizlariak, eta zorionez, badirudi bertan geunden gehienok ez geniola arrazoirik eman. Demokrazia da kooperatiben DNA, eredu sozioekonomiko alternatiborako oinarria den demokrazia. Erabaki guztiak ez ditu bazkideen kolektiboak hartzen, bakoitzak bere erabakitze esparruak ditu. Hala ere, neurri jakinak hartzerako orduan kolektiboarekin kontatzea gomendagarria da. Gomendagarria diot, ezinbestekoa ez esatearren. Zergatik den garrantzitsua? Kooperatibako kide guztien elkartasuna eta konpromisoa bilatzen bada, ezinbestekoa krisi eta zailtasun

Segi irakurtzen

M15: eredu parte-hartzailea aldarri

Zenbat hashtag; #nonosvamos, #spanishrevolution, #acampadasol… baita #acampadaLacoste ere (gustatuko litzaidake Donostiako Lacoste fenomenoa ikustea ba…). Zenbat twitter-eko mezu. Zenbat bideo eta argazki, facebook eta twitter bidez zabaldu direnak, eta komunikabide “ofizialetan” zabaldu ez direnak, orokorrean. Eta zenbat gai hausnarketak egiteko. Mezu honetan “sare sozialetako iraultzari” buruz hitz egin ahalko nuke, baina horretarako badaude adituago diren beste batzuk (gaurko Irlen sarea-ko artikulua kasu). Era berean, partidokraziari buruz ere hitz egin ahal izango nuke, gaur Martxelo Otamendi eta besteak aritu diren gisara, Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Espainiako iraultza faltari buruz ere hitz egin nezake, eta demokrazia “errealaren” alde maiatzaren 5ean Bilboko kaleak

Segi irakurtzen