Kontsumoaren egituraketa

Aste batzuk daramat geopolitikaren zoramena orriotara ekartzea ekiditen. Baina nola aritu sozioekonomiaz, kapitalismoak eta botereak ezarritako araurik gabeko nazioarteko politika testuinguru gisa jarri gabe? Zorionez, sare libreetan topatzen ditugu ezinegona bideratzen laguntzen diguten mezuak, baita zerbait egiteko beharrari erantzuna emango dioten tresnak ere. Esaterako, kontsumitzaile kontziente gisa AEBko produktuei boikota egiteko aplikazioak; Israelgo produktuekin deskubritu genuen “No Thanks” aplikazioaren gisara, AEBko produktuak identifikatzekoak ere zabaldu dira (“Non USA” eta “Made O’Meter”). Halako tresnek laguntzen digute kontsumo kontziente bat egiten, muga etikoak markatuta. Dena den, egungo testuinguruan eta imajina ditzakegun eszenatokiekin, iruditzen zait kontsumo kontzienteaz haragoko jauzia egitea ezinbestekoa dela. Kontsumoa

Segi irakurtzen

Sektore estrategikoen publifikazioa

Izenburura publifikazioa hitza eraman arren, zerbitzuen pribatizazioa izan da urte luzez titularrak irabazi dituen politika nagusia, bereziki sektore estrategikoena. Hitz egin genezake garai batean izan genuen telekomunikazioen sare publikoari buruz, sistema energetikoari buruz, sistema finantzarioaz, osasungintzaz, hezkuntzaz… Urte hasierak, baina, Ayesa taldearen atal teknologikoaren erosketa (lehengo Ibermatica) ekarri zigun titularretara. Urrian hasi zen gaia komunikabideetan azaltzen, eta urtea amaitu baino lehentxeago lortu zen akordioa: aliantza publiko-pribatuak eskuratuko du Ibermatica 480 milioi euroren truke. Publiko egindakoaren arabera, aliantza horren baitan leudeke Eusko Jaurlaritza, Kutxabank, BBK fundazioa eta Teknei aholkularitza teknologikoa. Aurrerago Vital Kutxako fundazioa batzeko aukera egon arren, Gipuzkoako Kutxak baztertu

Segi irakurtzen

Ikatza alderdi gehienentzat

Gogoan dut duela hilabete batzuk Herri Ekimen Legegilea (HEL) ekarri nuela izenburura. Gutxieneko pentsioei buruzkoa izan zitekeen, edota gutxieneko soldatari buruzkoa. Bata edo bestea izan, amaiera berbera izan dute biek. Gobernuetan dauden alderdiek bideak itxi dizkiete milaka sinadura bildu zituzten ekimen legegileei. Lanbidearteko Gutxieneko Soldata bultzatzeko sindikatuek 138.000 sinadura bildu zituzten. Nafarroan, txosten juridikoen aitzakia erabili zuten eztabaida atzera botatzeko. Eusko Legebiltzarrean, EAJ, PSE, PP eta VOX alderdiek eskutik helduta itxi diote bidea. Hortxe, oinarrizko bizi baldintzei buruz hitz egiterakoan alderdi politikoen ideologiaren ispilua. Gutxieneko soldata lekuko errealitate sozioekonomikora egokitzeko saiakerak ez dira berriak. Zenbakia garrantzitsuena ez den arren, oraingoan

Segi irakurtzen

Pertsonak, ez baliabideak

Bizitza erdigunean jartzeko lan-politikak gero eta presenteago ditugu, zorionez, lan munduan. Eta, beraiekin, bizitza erreproduktibo eta produktiboaren oreka zailean lagunduko diguten erreferentziak. Tartean, REAS Euskadi-ren webgunean duzuen “Denera iritsi ezinaren aurrean, lan-politika feminista” argitalpena. Dena den, eraldaketa orok egitura eskatzen du, gobernantza eta antolaketa eredu esplizitu eta argia. Erakundeko rolak, boterea, erantzukizun eta arduren definizio argia, gardentasuna… kontuan izan beharreko hamaika alderdi. Horietako bat, komunikazioarena. Ez galdu Txatxilipurdi elkarteak euskaratutako Marshall B. Rosenberg-en “Komunikazio ez bortitza” liburua. Lanerako soilik ez, elkar ulertzeko eta elkarbizitzarako tresna indartsua. Bizigarritasuna bilatzetik urrun, N-1 errepide alboko garraio enpresa baten bestelakoa da egoera. Zurrumurrua zabaldu

Segi irakurtzen

Kontuak egiteko 57 era

Zenbakien garaian gaude. Aurrekontuak lanean, etxean eta titularretan. Gobernuetatik errepikatu zaizkigu urteroko leloak eta esaldi potoloak: “inoizko aurrekontu sozialenak”, “zerbitzu publikoen aldeko apustua”, “hezkuntzan inbertitzen duen gobernua”… Hitz hutsak, kea; pixka bat arakatuz gero, nabarmena baita aurrekontuon helburua, funtsean, sistema (kapitalista) bere horretan mantentzea dela. Baina bada beste modu bat kontuak egiteko. Bada beste modu bat kapitala helburu ez izateko. Eta, administrazio publikoak halakorik bermatzen ez duen bitartean, norbanakoon, komunitatearen eta sareen ardura kolektiboa da oinarrizko beharrak estaliko dituen funtsak eta tresnak sortzea. Eta, hau diot, Koop57-ren 10. urteurrena ospatu berritan. Hau diot, Gasteizko topaketan bizitako familia giroa gorputzean. Hau

Segi irakurtzen