Grebak ezertarako ere balio ez duela sinestarazi digute. Lan eskerga egin dute borrokaren antzutasunaren mezua zabaltzen. Hala ere, garaipen txiki eta handiekin errelatoa piskanaka aldatzen gabiltzala iruditzen zait maiz. Jada inork gutxik jartzen du zalantzan garbitzaile edota erresidentzietako emakumeek greba egiteko duten zilegitasuna, eta jakin badakigu lehenago edo beranduago, baina garaipena lortuko dutela. Denbora kontua …
Tag: sindikalismoa
Abe 13
Erresistentziaz harago, alternatibak eraikiz
Artikulu gau Gai Monografikoak 52-n argitaratu da: langile klasea eta alternatiben sarea Zailtasun ekonomikoak aitzakia hartuta batzuetan, ekoizpen arazoak beste batzuetan, edota inongo arrazoirik eman gabe, hainbat lantoki itxi dizkigute urteotan. Lanik gabe utzi gaituzte, errutinarik gabe, ezintasun eta ezinegonean murgilduta. Edo, sinpleki, lantokiak ixtearekin meha-txatu gaituzte. Mehatxatzen gaituzte uneoro. Izan ere, beldurra da …
Aza 18
Ekonomia soziala bai, baina zertarako?
Greziako Thessaloniki hiriaren kanpoaldean dago VIO.ME lantokia. 2011. urtean jabeek abandonatu egin zuten fabrika, irabazi gehiago izateko nahiagatik. Bertako langile askorentzat pentsaezina zen beste lanpostu bat topatzea, eta soluzioa bakarra zen: fabrika okupatzea. Beraiena egin, beren kabuz ekoitzi, familiak salbatu, duintasuna salbatu. 2013tik, xaboi naturalak ekoizten dituen kooperatiba da VIO.ME. Lantokian bertan ospatu zen “Langileon …
Ira 16
Errepidean barna
Sekula ez zait gustatu Formula 1-a. Erruberak eta gasolina gastatzeko modu absurdua iruditzen zait, tinpanoak hautsi eta ingurugiroa kutsatzeko afizio bitxia. Errepidean emozioa sentitzeko ez da beharrezkoa Formula 1-a. Nahikoa da N-1 eta GI-632 errepideak zeharkatzea. Zuloak. Zikinkeria. Errepide bazterreko belarrak. Putzuak. Eta guztia Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakiz. Ahaldun Nagusiaren eta Bide Azpiegituretako Diputatuaren erabakiz. …
maiatza 27
4 paretetatik harago
Inork ez ninduen zoriondu. Gutxi batzuek ulertu zuten. Horrela hasi nuen ELAko ibilbidea. Eta hala pasa ditut lehen hilabeteak: ingurukoei ulertarazten zergatik utzi nuen kooperatiben mundua, eta nola egin nuen salto sindikalgintzara. Sindikatu eta kooperatiben arteko lotura estua azaltzen orduak pasa ditut. Prekarietatea egon badagoela esaten. Oso egoera latzak badaudela baita Debagoienean ere. Eta sindikatuak …