Datuek balio dute egoerak deskribatzeko, gertatutakoak azaltzeko, estatistikak egiteko… Baita errealitatea eraldatu eta hobetzen saiatzeko ere. XIX. mende erdialdean, Manchester hiriko langile auzoetan bizi-itxaropena 26 urtekoa zen. Industrializazioak ekarritako bizi baldintza gordinen erakusgarri da datua, eta ez da imajinazio handiegirik behar orduko miseriak irudikatzeko. Garai hartan sortutako kontsumo kooperatibak errealitate hori eraldatzeko tresna gisa ulertu …
Tag: herrigintza
Eka 30
Urteurrenak
Maiatzeko aldizkaria ekainean iritsi zitzaidan, ohi bezala, astebete inguruko atzerapenarekin. Duela 20 urteko furgonetaren argazkia ezagutu nuen, baita ilusioz betetako kazetariena ere. GoiTB-ren urteurrenak, baina, Arrasate Telebistara eraman ninduen oharkabean. 30 urte bete ditu aurten. 30! Aitortuko dizuet itzelezko pena eman zidala gure ATB (eta Arrasate Press) galtzeak. Gogoan dut, 7 urtetxorekin, aitaren telebista programa grabatzen zuten bitartean kristalaren beste …
Mar 02
Zarzuelaren zergatiaz
(Eguneko bigarren mezua, badakit. Ez da errepikatuko, lasai) Batzuetan zalantzan jartzen dut zergatik egiten dudan zarzuela. 16 urterekin hasi nuen abentura, irakasten ahalegintzen zen kantu irakasleak La Tabernera del Puerto obra ederrean papel garrantzitsu xamarra eskaini zidanean. Obra ederra da, geurea delako, euskal doinuez eta doinu ederrez blai dagoena. Eta urte hartan deskubritu nuen antzerkia. …
Ots 02
Debagoienaz eta teknologiaz
Bakalhau-Blogsoviet biltzarra egin genuen orain dela aste batzuk, Zarauzko Putzuzulo elkartean. Beti bezala, lagunen konpainiaz gozatu (Unai, Gorka, Beñat, Imanol, Artsuaga eta abar luze bat) eta eraldaketa sozialaren bidean dauzkagun erronka eta egitasmoak elkarbanatu genituen. Zibergara-Mokolokom-eko lagunak ere bertan izan ziren, Mikel eta Damian, Bergaran martxan jarri dituzten egitasmoen berri emateko. Inbidiaz entzun nien zertan … Continue Reading
Ots 12
Kooperatibak alternatiba eta erresistentzia gisa
Beldurgarria, nolabait esatearren. Beldurgarria da inolako lotsarik gabe inposatu dizkiguten enpleguaren gaineko neurriak ezagutzea. Gero eta gehiago entzun beroiei buruz, gero eta ikara handiagoa sartzen zait gorputzean. Eta Greziako iraultza datorkit burura, eta Euskal Herrian zein Espainian dagoen erreakzio falta. Beharbada bat-batean lehertuko da guztia, eta Greziako erresistentziaren biolentzia iritsiko da kalera. Baina ez gaitezen …
- 1
- 2